Fabrikazio-prozesuetan, funtsezkoa da gainazal eta piezetan metatutako hondakinak ezabatzea, ekoizpen-prozesuaren kalitatea bermatzeko.
Egiaztatu denez, kutsadurarekin loturiko arazo ugari ageri dira punta-puntako sektoreetan (automobilgintza, aeronautika edo elektronika) osagaien erabilerari dagokionez, eta, beraz, gero eta zorrotzagoak dira esparru horretako kalitate-estandarrak.
Kalitate handiko azken produktua bermatzeko, beharrezkoa da gainazalaren prestaketa eta osagaien garbiketaren kalitatea kontrolatzea:
Gainazala aplikatu aurretik, ezinbestekoa da behar bezala eta kontu handiz prestatzea: horrek definituko du estaldura baten errendimenduaren 90% baino gehiago. Gainazalaren prestaketa oker edo osatu gabe eginez gero, teknologikoki aurreratuena den estaldurak ere huts egingo du lehenago edo geroago. Gainazala prestatzearen helburua da kutsatzaile guztiak erabat ezabatzea, ondoren gainazaleko estaldura edo tratamendua jasotzeko prest uzteko, oinarrizko materialari nahi diren propietateak emanez.
Fabrikazio-prozesuetan (mekanizazioa, estanpazioa, soldadura, eta abar) piezetan metatutako hondakinak ezabatzea faktore erabakigarria da, bermatzeko behar bezala gauzatzen direla ekoizpen-zikloaren ondorengo faseak, bai eta amaitutako pieza biltegiratzeko eta bezeroari bidaltzeko ere.
Garbiketa-maila gorena bermatzeko prozesua kontrolatzea
Zikinkeriaren jatorria zehaztea
Ondorengo fabrikazio-prozesuetan arazoak saihesteko behar den azaleko garbitasun-maila zehaztea
Errefusak saihestea
Zero Akats lortzea
Soluzio teknikoak eskaintzen dizkiegu ekoizpen-arazo errealei, arazoa azkar diagnostikatuz eta soluziorik onena emanez:
Garbitzeko eta prestatzeko prozesuak optimizatzea, besteak beste, koipegabetzea, fosfatatzea, desugertzea, anodizatzea, kromatzea...
Kutsatzaileak detektatzea eta aztertzea.
Kutsatzaileen jatorria ebaluatzea.
Haien tipologia identifikatzea.
Garbiketa-prozesuetako etapa kritikoak ebaluatzea.
Manufaktura-industriaren balio-katearentzat: materialen prozesadoreak, akabera-industria, osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Automobilgintza
Aeronautika
Espazioa
Elektronika
Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa
CIDETECek granulometria kuantifikatzeko eta zikinkeria ezaugarritzeko ekipamenduak ditu, izan zikinkeria hori organikoa zein ez-organikoa: