CIDETEC Surface Engineering

Gainazal adimendunagoak,
alde handiz

The skin of things

CIDETEC nazioarteko eragile erabakigarria da gainazalen ingeniaritzarekin eta material polimeriko eta konpositeekin loturiko ikerketan eta berrikuntzan. Espezializaturik gaude gainazalak eta materialak teknologia disruptiboen bidez tratatzen, eta teknologia transferitzea da azken helburua, bezero bakoitzari soluzio egokia bermatzeko.

Hauexek dira gure ardatzak:

  • REACH erregelamendua betetzen duten eta propietate multifuntzionalak eskaintzen dituzten estaldurak eta gainazalak garatzea, hala nola korrosioaren eta higaduraren aurkako erresistentzia, hidrogeno bidezko hauskortasunaren edo foulingaren aurkako babesa, gardentasun elektromagnetikoa, estetika pertsonalizatua, omnifobikotasuna eta eroankortasuna hobetzea.

  • Material polimeriko berritzaile eta jasangarri berriak garatzen ditugu, oinarri gisa harturik biomasa-hondakinak, elastomero autosendagarriak, propietate pertsonalizatuak dituzten formulazio termoplastikoak eta gure 3R teknologia patentatua (konposite termoegonkor prozesagarriak, konpongarriak eta birziklagarriak; Reprocessable, Repairable and Recyclable).

Gainazalen ingeniaritzan espezializatutako zentro teknologiko bakarra gara Espainian. Jasangarritasun- eta ingurumen-politikekin bat eginez, azken belaunaldiko taldeak eta instalazioak ditugu, bai eta hainbat diziplinatako aditu-talde bat ere, zure enpresaren berrikuntza-prozesua bizkortzen laguntzeko.

+180
bezero
81
ikertzaile eta teknikari
3
Spin-offs: INNOMAT,
KERA-COAT, TUBA-COAT
35
Europako proiektu
(horietatik 12 koordinatuak)
14
Patente-familia

Eragile nabarmena gainazal-ingeniaritzan

4.000 metro koadro punta-puntako teknologiaz hornitutako azken belaunaldiko instalazioetan

Bisitatu gure zentroa

Nazioarteko hiru institutuz osaturiko konplexu teknologiko handi baten parte gara, hirurak ere aitzindariak energia-biltegiratzean, gainazalen ingeniaritzan eta nanomedikuntzan

CIDETEC, zifra orokorrak

260 Bezero 2022ko I+Garekin konprometituta
260 Laguneko lantaldea
8 Spin-offs
82 Proiektu H2020 eta HEU programen barruan
32 Patente-familia aktibo
20 Tesiak martxan

Espainiako elkarteak eta sareak

Nazioarteko elkarteak eta sareak