Industria-prozesuak diseinatzea eta eskalatzea

CIDETEC Surface Engineeringek esperientzia zabala du gainazaleko tratamendu-prozesuak eskalatzen eta optimizatzen. Gure instalazioei esker, diseinu- eta prototipo-mailako garapenak baliozkotu ditzakegu, eta aurrea hartzen diogu

ondoren industria-ezarpenean sor daitekeen zernahi arazori. Horretaz gainera, digitalizazio- eta konektibitate-sistemak sartzen ditugu gainazalen fabrikazio-prozesuetan, eta fabrikazio adimenduneko prozesu bihurtzen ditugu.

Zergatik egin industriara eraman aurreko eskalatze-fase bat?

Gainazalen tratamendu-prozesuak industriara eraman aurretik eskalatzeak nabarmen murrizten ditu kostuak; izan ere, ahalik eta gehien optimizatzen ditu prozesuak eta aplikazio batera egokitzen ditu, eta, orobat, optimizatu egiten du masa-ekoizpena ere industria-ezarpenean.

Prozesuak optimizatzea

Kostuak murriztea

Zer eskaintzen dugu?

1.

Tratamendu eta estaldura espezifikoak diseinatzea eta garatzea, aplikazio-ingurunearen arabera, industria-baldintzak simulatuz.

2.

Gainazaleko tratamendu-prozesuak eskalatzea eta optimizatzea, gero industrializatzeko, bezeroak zehaztutako produkzio-lerroak eta azken erabilera-ingurunea kontuan hartuta.

3.

Fabrikazio-prozesuen eraldaketa digitala:

  • Prozesu elektrokimikoen modelizazioa eta simulazioa.
  • Gainazalen tratamendu-prozesuak automatizatzea, kontrolatzea eta monitorizatzea.

Norentzat?

Prozesuen ingeniaritzako enpresentzat eta fabrikazioaren balio-kate osoarentzat: akabera-industria, osagaien fabrikatzaileak, edozein sektoretako azken erabiltzaileak.

Gaitasunak eta azpiegitura

Immertsio bidezko gainazal-tratamenduak aplikatzeko planta pilotuak

50 eta 500 litro arteko instalazio pilotuak ditugu, erabat ekipatuta eta automatizatuta, eta gai gara gainazal industrialak tratatzeko edozein prozesu simulatzeko. Horretaz gainera, instalazioak efluenteak tratatzeko sistema bati lotuta daude, eta sistema horrek zero isurketa bermatzen du une oro.

  • Metalen elektroestaldura-lerroa.
  • Elektroleunketako eta tratamendu kimikoko lerroa.
  • Anodizatze- eta anaforesi-lerroa.
  • Plastikoak metalizatzeko lerroa.
  • Hainbat diziplinatako lerro automatikoa.
  • Immertsio bidezko estaldura-film finetarako lerroa.
Instalazio gehigarriak:
  • Instalazio automatizatuak estaldura metaliko selektiboak aplikatzeko, arrabotaketa-teknologiaren bidez eta pistola bidez.
  • Erabat robotizatutako pintura-instalazioak, edozein motatako estaldura organikoa zehaztasunez aplikatzeko gaitasunarekin.
  • Gainazalak prozesuaren benetako baldintzetan behar bezala garbitzea eta prestatzea ahalbidetzen dute ekipamendu industrialak, emaitzak akabera-baldintza zorrotzenetara egokitzen dituztenak.
  • Laser-ekipamendua: UV, IR, CO2, BERDEA.
  • Urratzaile bidezko bibrazioa.
  • Granailaketa eta hondar-grabatua.
  • Leuntze mekanikoa.
  • Tratamendu kimikoak.

Galderarik bai?