Gainazal adimendunak
Gaur egun, erabiltzaile, kontsumitzaile, bezero edo diseinatzaile gisako esperientzien modura ikusten ditugu gure bizitzak. Noranahi begiratzen dugula ere, gero eta konektatuagoak eta interaktiboagoak dira gainazalak, eta esperientzia esanguratsuak eta garrantzitsuak ematen dituzten objektuak eta produktuak sortzen dituzte. Konektatutako mundu honetan, interes handiena sortzen duten eremuen artean daude gainazal adimendunak –kanpoko edo barruko estimuluei erantzuteko gai direnak–, eta aplikazio nabarmenak dituzte industrian. Hori gertatzen da, esaterako, automobilen barnealdean: gainazalen diseinuari esker, ederki integratzen dira pantailako informazioa eta efektu haptikoak, argiztapena eta berokuntza bateratutako gainazal batean, eta erabiltzaile- eta bezero-esperientzia bikaina eskaintzen dute.
Gainazal adimendunek materialen zientzia, konektibitatea eta digitalizazioa konbinatzen dituzte, eta ingurunearekin elkarreraginean dauden gainazalak lortzea dute xede. Sentsoreak, argiztapena, elektronika eta abar integratzen dituzte, eta teknologia digital disruptiboak erabiliz diseinatzen, prozesatzen, tratatzen eta ezaugarritzen dira, hala nola adimen artifiziala, Big Data, Gauzen Internet, modelatzea eta simulazioa, edo ikusizko konputazioa. Behar izanez gero, informazioa ematen dute eta inguruneko estimuluei erantzuten diete. Plastikotan, metaletan, ehunetan edo zuretan integratzen direnean, funtzioaren eta diseinuaren arteko zubi-lana egiten dute.
Zergatik gainazal adimendunak?
Gainazal adimendunek material inteligenteak eskaintzen dituzte, bai eta egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten dieten funtzio berriak ere. Argia sortu, ingurumen-parametroak neurtu, korrosioaren hasiera antzeman, tenperatura monitorizatu…
Halere, gainazal adimendunen helburua funtzionaltasuna ematea da ia kasu guztietan, eta, horrekin batera, pisua, espazioa, kostua edo konplexutasuna murriztea.
Zer eskaintzen dugu?
CIDETEC Surface Engineeringek gainazal adimendunak garatzen dihardu, eta digitalizazio eta konektibitate kontzeptu berriak gehitzen ditu gainazalen ingeniaritzaren alorrera.
Hona hemen gure garapenen xedeak:
Gidariari laguntzeko sistema aurreratuetarako metalezko gainazal gardenak (radarrak, kamerak edo LIDAR gailuak).
Atzealdea argiztatuta daukaten metalezko gainazal apaingarriak
Pista eta geruza eroalezko estaldurak
Elektronika inprimatua
Estimuluei erantzuten dieten gainazalak: antimikrobianoak, elektrokromikoak, autosendagarriak, fotokatalitikoak, etab.
Gainazalak ikuskatzeko eta kontrolatzeko sentsore eta metodo ez-suntsitzaileen diseinua
Norentzat?
Industria adimendunaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, gainazalen akabera, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Gure gaitasunak eta azpiegiturak
CIDETEC Surface Engineeringek abangoardiako ezagutza eta gaitasuna ditu, eta eskaintza teknologiko zabala du gainazalen ingeniaritzaren alorrean, gainazal adimendunen garapenaren bidez materialen balioa indartzeko. Gure diziplinarteko taldeak trebetasun sendoak eta esperientzia zabala ditu zenbait industria-sektoretan, eta, horri esker, gaiturik dago industria-merkatuen digitalizazioan eta konektatutako beharretan oinarritutako punta-puntako ikerketan aritzeko. Gure instalazio pilotu automatizatuei eta digitalki gainbegiratuei esker, baldintza industrialetan aplikatu eta probatu ditzakegu soluzioak:
Gainazalak prestatzeko eta aurrez tratatzeko protokoloak (kimikoak, fisikoak, mekanikoak, eta abar), substratuaren beharretara egokituta.
I+Gko laborategiak, formulazio kimikoen diseinua, sintesia eta analisi kimikoa egiteko
Lerro pilotuak:
- Instalazio pilotu galbaniko automatizatuak eta digitalki gainbegiratuak.
- Arrabotaketa-planta robotizatua.
- Estaldura aerografikoko unitate robotizatua
- Tinta injektatzeko eta serigrafiako unitatea
I+Gko laborategiak, estaldura eta materialen saiakuntzetarako eta karakterizaziorako: atxikipena, morfologia, konposizioa, egitura, estetika, hezegarritasuna, zimurtasuna, gogortasuna, marraketarekiko erresistentzia, zahartzea eta korrosioa, eta abar.
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields