CIDETECen, gure lantaldea bera da baliorik handiena. Hainbat diziplinatako eta herrialdetako taldea dugu, urteetako esperientzia duena hainbat industria-sektoretan; hori horrela, gai gara benetako arazoei soluzio bizkorrak emateko.
Harreman zuzena eta gertukoa dugu gure bazkideekin; merkatuaren ezagutza zabala eta berrikuntza-prozesua bizkortuko duen teknologia-transferentzia eskaintzen ditugu.
Bertako, Espainiako eta Europako erakundeek finantzaturiko ikerketa-proiektuetan izan dugun esperientzia eta ibilbide zabalak erakutsi du bazkide baliotsua garela, hala sektore pribaturako, nola beste ikertzaile, unibertsitate eta erakunde batzuetarako.
80
ikertzaile eta
teknikari
%70
emakumeak
%53
doktoreak
40urte
bataz beste
Zu bezalakoxe pertsonak nahi ditugu: berritzaileak, jakin-minak jotakoak eta erronka berriei heltzeko prest daudenak. Bezeroekin konektatzeko eta taldean lan egiteko gauza direnak. Jakintza gaineratzeko amorratzen dauden pertsonak eta, aldi berean, ikasten jarraitzea desiratzen dutenak.
CIDETECen, punta-puntako profesional-talde batekin garatu ahalko duzu karrera, giro gaztean eta konprometituan, berrikuntzan buru-belarri barneraturik eta mundu jasangarriago bat lortuko duten soluzio praktikoak emateko irrikaz.
Inguru pribilegiatuan gaude, Donostia hiri adiskidetsu eta ederreko teknologia-parkean; Donostiatik bertatik ez ezik, Gipuzkoako gainerako tokietatik ere erraz iristeko moduko lekuan. Era berean, gustuko dugu baldintzarik onenak eskaintzen dituzten eta kontziliazioa errazten duten lan-inguruneak sortzea, eta, horrexegatik, telelanean jarduteko aukera eskaintzen dugu hainbat inguruabarretan. Horretaz gainera, ikertzaile desplazatuen harrera errazten dugu, eta haien ostatua kudeatzen dugu Donostiako Talent Housean.
Iruditzen bazaizu betetzen dituzula lanposturako eskakizunak, proiektu sendo eta asmo handiko baten parte izan nahi baduzu eta lidergo-espiritua badaukazu, animatu eta hartu parte uneotan irekita dauzkagun hautaketa-prozesuetan:
Ikertzailea Nanogainazalen Lerrorako
Eman izenaIkertzailea Coatings eta Korrosio Lerrorako
Eman izenaMuturreko Inguruneetarako Gainazalen Linearako Ikertzailea
Eman izenaIkertzailea Korrosioaren eta Tribologiaren Lerrorako
Eman izenaIkertzailea Prestazio Handiko Poliuretano Jasangarrien Lerrorako (PU).
Eman izenaIkertzailea Monitorizazio eta Digitalizazio Prozesuetarako
Eman izena