Pieza eta Osagaien Garbiketa Teknikoa
Fabrikazio-prozesuetan —mekanizazioak, estanpazioa, soldadura…— piezetan metatutako hondakinak ezabatzea faktore erabakigarria da ekoizpen-zikloaren ondorengo faseak behar bezala gauzatuko direla, amaitutako pieza biltegiratuko dela eta bezeroari azken bidalketa egingo zaiola bermatzeko; izan ere, piezen eta osagaien garbitasun-mailak azken produktuaren kalitateari eragiten dio.
Fabrikatzaileek arazo teknikoei egin behar izaten diete aurre, eta, askotan, beren ezagutza-eremutik kanpo geratzen dira:
- Zein da zikinkeriaren jatorria?
- Zer kutsatzaile-mota da?
- Nola karakterizatu pieza edo osagai batek duen zikinkeria?
- Nola eragiten du geometriak, substratuaren izaerak eta, batez ere, kutsatzailearen izaerak, zikinkeria karakterizatu eta aztertzeko teknika-mota zehazteko orduan?
- Zer garbiketa-prozesu da egokiena?
- Nola kontrolatu eta bermatu epe luzera gainazal garbi baten kalitatea?
- Noiz aritu zikinkeriaren gainean?
Garbiketa-prozesua definitzeko, erabakigarriak dira bai bideragarritasun teknologikoa bai eragin ekonomikoa; horregatik, beharrezkoa da bi faktoreen arteko oreka-puntua aurkitzea.
Zergatik txertatu garbiketa teknikoko prozesu bat?
Hainbat sektorek, automozio-, aeronautika-, elektronika- eta energia-sektoreek, besteak beste, gainazalaren garbiketa-maila kontrolatzeko eta bermatzeko eskatzen diete beren hornitzaileei, helburu hauek lortzeko:
Zer eskaintzen du CIDETECek?
Gainazal baten garbitasun-maila kuantifikatzeko baliabide egokiak ditugu; eta horri industria-prozesuetan dugun esperientzia eta ezagutza gehituta, azkar diagnostika dezakegu arazoaren jatorria, eta soluziorik egokiena eman:
1.
Egungo prozesua aztertzea: kutsatzaileak detektatu, aztertu eta kuantifikatzea.
2.
Kutsatzaileak sartzeko eta sortzeko iturriak identifikatzea, bai eta horiek gertatzen diren fabrikazio-prozesua ere.
3.
Garbiketa-prozesuetako etapa kritikoak ebaluatzea.
4.
Garbiketa-prozesuak optimizatzea.
5.
Prozesuak abian jartzea: enpresan inplementatzea
6.
Instalazioak diseinatzea eta ingeniaritzekin eta fabrikatzaileekin koordinatzea.
Norentzat?
Fabrikazio-prozesuetan —mekanizazioa, estanpazioa, soldadura…— piezetan metatutako hondakin-kutsatzaileak ezabatzea ekoizpen-zikloaren ondorengo faseak eta bezeroari bidaltzea ongi gauzatzen direla bermatzeko funtsezko zeregintzat duten enpresentzat da hau.
Gure gaitasunak eta azpiegiturak
Poluzioa analizatu, karakterizatu eta kontrolatzeko laborategiak
CIDETECek granulometria kuantifikatzeko eta zikinkeria ezaugarritzeko ekipamenduak ditu, izan zikinkeria hori organikoa zein ez-organikoa:
- Organikoa: taladrinetatik, itsasgarrietatik, pastetatik, fluxetatik eta abarretatik datorrena.
- Inorganikoa: garbiketa-produktuen hondakinetatik, oxidoetatik, urratzaileetatik, partikula metalikoetatik eta abarretatik datorrena.
Garbiketa-prozesuak
CIDETECek ekipamendu berezia du hainbat garbiketa-prozesu aplikatzeko, oinarriko materiala edozein dela ere, eta nahi den azken akabera lortzen du:
- Prozesu kimikoak: koipegabetze urtsuak, disolbatzaile organikoak, desugerketak eta disoluzio azidoak.
- Prozesu elektrokimikoak: koipegabetze elektrolitikoa, leunketa elektronikoa eta markatze elektrokimikoa.
- Laser eta plasma bidezko garbiketa.
Instalazio pilotuak
CIDETECek instalazio pilotuak ditu garbiketa-prozesu industrialak simulatzeko eta eskalatzeko, eta, ondorioz, emaitzak akabera-baldintzarik zorrotzenetara egokitzeko.
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields