Gainazalak Prestatzea

Gainazalak prestatzeko lanak oker egitearen edo ondo amaitu gabe uztearen ondorio dira piezen eta osagaien estalduren kalitate-arazoen %90 baino gehiago. Halakoetan, lehenago edo geroago huts egingo du estaldura teknologikoki aurreratuenak ere, eta horrek akats estetikoak, funtzionaltasun-galerak edo arazo larriagoak ekar ditzake, hala nola gune edo eremu kritiko bat ondo babestu gabe geratzea.

Testuinguru horretan, piezen eta osagaien fabrikatzaileek beren fabrikazio-prozesuetatik haratago doazen arazoei egin behar diete aurre; adibidez:

  • Gainazala prestatzeko eta haietatik zikinkeria desagerrarazteko prozesurik egokiena zein den jakitea, ondoren aplikatzekoa den estaldura behar bezala itsatsiko dela bermatzeko.
  • Ondorengo estalduraren prestazioak optimizatzeko modua ezagutzea.
  • Produkturik egokienak eta haien erabilera-baldintzak zein diren zehaztea.
  • Produkzioaren etengabeko kalitatea bermatzeko prozesuak zein diren zehaztea.

Zergatik prestatu gainazalak estaldura aplikatu aurretik?

Gainazalak behar bezala prestatzeak bi onura handi dakartza:

1.

Formulazioak diseinatzea eta optimizatzea.

2.

Gainazala prestatzeko prozesuak diseinatzea eta optimizatzea.

3.

Prozesuak abian jartzea: enpresan inplementatzea.

4.

Ekoizpen-instalazioak diseinatzea eta ingeniaritzekin eta/edo fabrikatzaileekin koordinatzea.

Norentzat?

Produktu kimikoen hornitzaile eta fabrikatzaileak

Estalduren tratamenduan eta aplikazioan espezializatutako enpresak

Piezen eta osagaien fabrikatzaileak

Gure gaitasunak

Gure gaitasunak

CIDETECek ekipamendu berezia du hainbat prestaketa-prozesu aplikatzeko, oinarriko materiala edozein dela ere, eta nahi den azken akabera lortzen du:

  • Prozesu kimikoak: koipegabetze urtsuak, disolbatzaile organikoak, desugerketak eta disoluzio azidoak.
  • Prozesu elektrokimikoak: koipegabetze elektrolitikoa, leunketa elektronikoa eta markatze elektrokimikoa.
  • Prozesu mekanikoak: zorrotada, granailaketa, bibrazioa, leunketa eta marruskadura.
  • Prozesu fisikoak: laser bidezko garbiketa eta markatzea, plasma bidezko garbiketa eta aktibazioa.
Instalazio pilotuak

CIDETECek instalazio pilotuak ditu garbiketa-prozesu industrialak simulatzeko eta eskalatzeko, eta, ondorioz, emaitzak akabera-baldintzarik zorrotzenetara egokitzeko.

  • Garbiketa kimiko eta elektrolitikorako diziplina anitzeko instalazio pilotuak
  • Garbiketa mekanikorako industria-ekipamendua: zorrotada, granailaketa, bibrazioa, leunketa eta marruskadura
  • Laser-ekipamendua eta plasma

Galderarik bai?