Gainazal omnifobikoak

Omnifobia, tradizionalki, likido guztiak uxatzeko ezaugarri gisa deskribatu izan da, edozein izanik ere haien gainazal-tentsioa.

Kontzeptu hori oinarri harturik, CIDETEC hainbat eratako gainazalak lantzen ari da: likidoak ez ezik, bestelako substantziak ere uxatzea da helburua, hala nola odola, olioa eta jaki eta edariekin loturiko orbanak, baina baita material solidoak ere, izotza, hautsa eta intsektuak, kasu.
Gainazal omnifobikoak garrantzitsuak dira, abantaila ugari eskaintzen baitituzte errendimenduarekin eta babesarekin loturik, hala nola mantentze-lanen kostu txikiagoak, prozesu efizienteagoak, higienea eta segurtasuna eta abar. Finean, aztertzeke dagoen mundu bat.

Zergatik gainazal omnifobikoak?

Gainazal omnifobikoen ezaugarria da kontaktu-angelu oso handiak dituztela ur eta olioarekiko, eta material mota askorekin sor daitezkeela. Horri esker, zenbait eratako likidoak uxatzea lortzen da aplikazio batean baino gehiagotan, hala nola ura eta substantzia oliotsuak (olioak eta disolbatzaile organikoak, koipeak, eta abar), baina baita bestelako fluidoak ere (airearen hezetasuna, eta abar). Horrek hainbat eratako emaitzak sortzen ditu:

Zer eskaintzen dugu?

CIDETEC Surface Engineering konprometiturik dago soluzio eta jakintza pertsonalizatuak ematearekin, eta enpresei aukera ematen die omnifobikotasunaren eta itsaspen txikiko gainazal eta estalduren arloan estali gabeko beharrei aurre egiteko.
Hainbat garapen kimiko gauzatzen ditugu, zeinek gainazalen aldaketan ez ezik (kimikoki eraldatutako gainazalak, polimeroen bidez eraldatutako gainazalak, estaldurak aplikatzea) masaren aldaketan ere eragiten baitute. Hala, barrutik eraldatzen dute produktua.

Norentzat?

Estaldura-industriaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, akabera-industria, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.

Azken erabiltzaileak:

Automobilgintza

Aeronautika

Osasungintza

Kosmetika
eta farmazia

Garraio
Publikoa

Petrolioa eta gasa

Kontsumo-ondasunak

Altzariak

Enbalajea

Dirua eta
kreditu-txartelak

Energia eolikoa

Espazioa

Kontsumo-ondasunak

Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa

Gure gaitasunak eta azpiegiturak

Hainbat estrategia kimiko garatzen ditugu, azken erabilera-baldintzetara egokitutako propietate omnifobikoak dituzten gainazalak eta materialak hornitzeko. Zenbait industria-sektoretan trebetasun sendoak eta esperientzia zabala dituen diziplinarteko talde bat dugu, gaitua askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko. Gure instalazioetan, erabat hornituriko laborategiak eta lantegi pilotuak ditugu, eta, horri esker, industriara eraman aurreko baldintzetan aplikatu eta probatu ditzakegu gure soluzioak:

  • I+Gko laborategiak, formulazioen diseinua, sintesia eta analisi kimikoa egiteko.

  • Gainazalak prestatzeko eta aurrez tratatzeko protokoloak (kimikoak, fisikoak, mekanikoak, eta abar), substratuaren beharretara egokituta.

  • Estaldurak hezean aplikatzeko teknikak: berniza, errotazio-estaldura, inprimaketa-teknikak (tinta-injekzioa eta serigrafia), lainoztatzea (laborategiko lainoztatze-sistema automatizatua), immertsio bidezko estaldura (laborategia eta planta pilotua), elektroestaldura (laborategia eta planta pilotua), eta abar.

  • Film finak karakterizatzeko ekipamendua: morfologia, konposizioa, egitura, estetika, hezegarritasuna, zimurtasuna, gogortasuna, marraketarekiko erresistentzia eta zahartzea.

Galderarik bai?