Azken urteetan, bizkor areagotu da errendimendu handiko termoplastikoen eta zuntzekin sendoturiko konpositeen erabilera, haien aldakortasunari, arintasunari eta propietate ekologikoei esker. Horren ondorioz, bestelako aplikazio eta sektore berrietan erabil daitezke, hala nola automobilgintzan eta espazialean, jakinik aparteko gainazal-propietateak behar direla sektoreotarako.
Izan ere, merkatuak osagai sendoak eskatzen ditu: ekodiseinuarekin loturiko irizpideak eta eskakizun teknikoak betetzeaz gainera, gainazalaren kalitate hautemangarriak metalaren antzekoa izan behar du (hau da, propietate estetiko, funtzional eta haptikoak, eta are atalen soinua ere).
Material polimerikoak, jasangarritasun-ezaugarriei esker, bereziki egokitzat jotzen dira XXI. mendeko erronka handienetako batzuei heltzeko.
Orobat, metalizazioa erabakigarria da automobilgintzak, aeronautikak, espazialak eta halako beste hainbat sektoreek eskatzen dituzten propietate metalikoak lortzeko, gainazal polimerikoak indartzen dituzten heinean:
Eroankortasun elektrikoa
eta termikoa
Gogortasuna
EMI pantailatzea
Higadura eta korrosio
erresistentzia
Estetika
Bero-erresistentzia
CIDETEC Surface Engineering konprometiturik dago soluzio pertsonalizatuak eta esperientzia eskaintzearekin bai solteko materialetara (polimerikoak eta konpositeak), bai gainazaletara, eta enpresei aukera ematen die zuntzez indartutako termoplastikoen eta konposatuen metalizazioaren alorrean estali gabeko premiei aurre egiteko.
Berrikuntzaren alorrean jarduten dugu, eta arreta berezia eskaintzen diegu hauei:
Estaldura-industriaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, gainazalen akabera, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Automobilgintza
Garraio Publikoa
Espazioa
Elektronika
Kontsumo-ondasunak
Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa
Hainbat prozesu kimiko eta elektrokimikotan lan egiten dugu, termoplastikoak eta zuntzez indarturiko konpositeak metalizatzeko.
Zenbait industria-sektoretan trebetasun sendoak eta esperientzia zabala dituen diziplinarteko talde bat dugu, gaitua askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko. Gure instalazioetan, erabat hornituriko laborategiak eta lantegi pilotuak ditugu, eta, horri esker, industriara eraman aurreko baldintzetan aplikatu eta probatu ditzakegu gure soluzioak:
I+Gko laborategiak, termoplastikoak eta zuntzez indarturiko konpositeak diseinatzeko eta sintetizatzeko.
Metalizazio-lerro pilotuak: