CIDETECek saiakuntza- eta karakterizazio-zerbitzu ugari eskaintzen ditu estalduren, gainazalen eta materialen alorrean.
Horretarako, azken belaunaldiko taldeak ditugu, ikerketan hogeita bost urteko esperientzia egiaztatua dutenak.
Karakterizaziorako eta saiakuntzarako baliabide teknikorik aurreratuenak edukitzeaz gainera, hainbat diziplinatako talde oso kualifikatua dugu, erabat gaitua arazoak identifikatzeko eta bezeroari aholku emateko, bai eta haren beharretara hobekien egokitzen den soluzioa eskaintzeko beharrezko datuak bilatu, aurkitu eta interpretatzeko ere.
Lehengaien, elektrolitoen eta produktuen kalitate-kontrola:
Edozer eratako material eta estalduren gainazal-propietateen neurketa.
Materialen mikroegitura aztertzea, materialaren kalitatea, aplikatutako tratamendu termikoa edo gainazalekoa ebaluatzeko, bai eta arrakalen, hausturen eta korrosioen morfologia aztertzeko ere, besteak beste.
Metalen eta aleazioen tribologia- eta korrosio-portaera ebaluatzea, eta korrosioaren eta higaduraren aurkako babes-neurriak egiaztatzea:
Materialen portaera mekanikoaren karakterizazioa, hainbat ekintza mekaniko eta termikotan eta ingurunetan (erresistentzia, harikortasuna, zailtasuna eta abar)
NADCAPek egiaztatutako instalazioak eta ikuskatzaileak ditugu. Saiakuntza horiek produkzio-prozesuaren edozein fasetan aplika daitezke: