Gainazal higienikoak
Gainazal higienikoek garbiketa errazten dute, edota lagungarriak dira biokutsadura ezabatzeko edo desaktibatzeko. Gainazal horiek garrantzi handia dute eremu jakin batzuk garbiago edukitzeko eta kutsadura mikrobiologikoaren hedapena mugatzeko.
COVID-19ak gainazal higienikoetan ipinarazi du arreta, bereziki joan-etorri handiko eremuetan, eta nabarmendu du beharrezkoa dela zikinkeriaren eta mikroorganismo kaltegarrien aurkako borroka desafiatzaile eta garrantzitsu horretan lagunduko duten gainazalak eskaintzea.
Eskaera horren helburua da kutsatzaileak (bakterioak, birusak, toxinak…) erraz ezabatuko edo uxatuko dituzten gainazal-estaldura edo -aldaketa berriak identifikatzea, esku-hartze edo garbiketa intentsiborik behar izan ez dezaten.
Zergatik gainazal higienikoak?
Gainazal higienikoek erraztu egiten dute eremuak garbi edukitzen, eta lagungarriak dira ongizaterako, osasunerako eta segurtasunerako, hainbat ezaugarriri esker:
Bakterioen, mikrobioen eta onddoen kontrako propietateak
Orbanen aurkako propietateak
Erraz garbitzea ahalbidetzen duten propietateak
Foulingaren aurkako propietateak
Zer eskaintzen dugu?
CIDETEC Surface Engineering konprometiturik dago soluzio eta jakintza pertsonalizatuak emateko, eta enpresei aukera ematen die gainazal higienikoen arloan estali gabeko beharrei aurre egiteko.
Berrikuntza-arlo erabakigarriak eskaintzen ditugu, eta arreta berezia ipintzen diegu gainazal eta material higienikoei.
Nanoteknologian, estalduretan eta gainazalak aldatzeko tekniketan oinarritutako gainazal higienikoen garapena xede duten estrategiak lantzen ari gara material eta substratu ugaritarako, hala nola ehungintza, metala, plastikoa, beira, eta abar:
- Gainazal omnifobikoak
- (Elektro)leunketa
- Metalezko eta metal-matrizezko konposite-estaldurak
- Sol-gel estaldurak
Norentzat?
Estaldura-industriaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, akabera-industria, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Gure gaitasunak eta azpiegiturak
Hainbat estrategia kimiko garatzen ditugu, azken erabilera-baldintzetara egokitutako propietate higienikoak dituzten gainazalak eta materialak hornitzeko.
Zenbait industria-sektoretan trebetasun sendoak eta esperientzia zabala dituen diziplinarteko talde bat dugu, gaitua askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko.
Gure instalazioetan, erabat hornituriko laborategiak eta lantegi pilotuak ditugu, eta, horri esker, industriara eraman aurreko baldintzetan aplikatu eta probatu ditzakegu gure soluzioak, gainazalak prestatzeko eta aurrez tratatzeko protokoloak barne.
- I+Gko laborategiak, formulazioen diseinua, sintesia eta analisi kimikoa egiteko.nes.
- Gainazalak prestatzeko eta aurrez tratatzeko protokoloak (kimikoak, fisikoak, mekanikoak, eta abar), substratuaren beharretara egokituta.
- Estaldurak hezean aplikatzeko teknikak: berniza, errotazio-estaldura, inprimaketa-teknikak (tinta-injekzioa eta serigrafia), lainoztatzea (laborategiko lainoztatze-sistema automatizatua), immertsio bidezko estaldura (laborategia eta planta pilotua), elektroestaldura (laborategia eta planta pilotua), eta abar..
- Film finak karakterizatzeko ekipamendua: morfologia, konposizioa, egitura, estetika, hezegarritasuna, zimurtasuna, gogortasuna, marraketarekiko erresistentzia, zahartzea eta korrosioa, eta abar.
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields