Fabrikazio gehigarria 3D objektu fisiko bat gehikuntza-estaldura bidez sortzeko erabiltzen den prozesua da. Era berean, 3D inprimaketa ere deitzen zaio prozesu horri.
Fabrikazio-prozesu horrek garrantzi berezia hartu du; izan ere, muturreko pertsonalizazioa eta geometria konplexuak ahalbidetzen ditu, beste fabrikazio-metodo tradizional batzuekin lortu ezin direnak. Aparteko tresna da, eta hainbat sektoreren premiei erantzuten die, hala nola aeroespaziala, biomedikuntza edo automobilgintza. Izan ere, egitura indartsuak, malguak eta zurrunak sortzen laguntzen du, baina arinak.
Tamalez, fabrikazio gehigarriko prozesatzea ez da amaitzen inprimatzearekin. 3Dn inprimatutako piezak egitura-euskarrietan itxita egon ohi dira, zeinak beharrezkoak baitira 3Dn inprimatzea ahalbidetzen duten geometria konplexuetarako. Horretaz gainera, 3Dn inprimatutako piezek fabrikazio-lerroak eta azaleko zimurtasun handia izaten dituzte, eta horrek, estetikari ez ezik, hainbat propietate funtzionali ere eragiten die, hala nola akiduraren aurkako erresistentziari, marruskaduraren propietateei eta bero-transferentziari.
Gainazalaren postprozesatzea, beraz, ezinbesteko urratsa da gehikuntza-prozesuan, 3Dan inprimatutako pieza gordinak kalitate handiko produktu bihurtzeko.
CIDETEC Surface Engineering konprometiturik dago soluzio eta jakintza pertsonalizatuak eskaintzearekin, eta, hari esker, enpresek aurre egin diezaiekete metalen eta polimeroen fabrikazio gehigarrirako postprozesatzearen arloan estali gabeko beharrei.
Prozesu jasangarriak garatzen ditugu (fisikoak, mekanikoak, kimikoak eta elektrokimikoak), euskarriak errazago ezabatzeko, zimurtasuna murrizteko eta gainazala funtzionalizatzeko. Lorturiko emaitzak bat datoz industriaren eskakizunekin, automatizazioari eta digitalizazioari dagokienez. Prozesu horietan, mugiarazteko eta akabera emateko prozesuak sartzen dira, eta industriak eskatutako dimentsio-estandarrak betetzen:
Estaldura-industriaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, akabera-industria, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Automobilgintza
Aeronautika
Espazioa
Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa
Hainbat erauzketa- eta akabera-prozesu garatzen ditugu, fabrikazio gehigarriko piezei kalitatea, funtzionaltasuna eta estetika emateko, izan pieza horiek metalezkoak edo are polimerikoak.
Gure diziplinarteko taldeak trebetasun sendoak eta esperientzia zabala ditu hainbat industria-sektoretan, eta gaiturik dago merkatuaren askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko. Gure instalazioetan, erabat hornituriko laborategiak eta lantegi pilotuak ditugu, eta, horri esker, industriara eraman aurreko baldintzetan aplikatu eta probatu ditzakegu gure fabrikazio gehigarrirako postprozesatze-soluzioak: