Pieza eta Osagaien Garbiketa Teknikoa
Industria “zikinkeria” kontzeptua ulertzeko modua aldatzen ari da. Gero eta gehiago identifikatzen da partikulen presentziarekin, eta ez olio, koipe edo oxidoekin bakarrik.
Piezak fabrikatzean sortutako hondakinak ezabatzea (mekanizazioa, estanpazioa, soldadura, etab.) funtsezkoa da ekoizpen prozesuaren ondorengo faseak behar bezala garatzen direla ziurtatzeko, bai eta biltegiratze egokia eta gorabeherarik gabeko azken bidalketa bermatzeko ere. Azken finean, piezen eta osagaien garbiketa mailak eragin zuzena du azken produktuaren kalitatean.
Hala ere, fabrikatzaileek gai teknikoei egin behar izaten diete aurre, eta, askotan, beren jakintza-eremutik kanpo geratzen dira:
- Zein da zikinkeriaren jatorria?
- Zer kutsatzaile-mota da?
- Nola karakterizatu pieza edo osagai batek duen zikinkeria?
- Nola eragiten du geometriak, substratuaren izaerak eta, batez ere, kutsatzailearen izaerak, zikinkeria karakterizatu eta aztertzeko teknika-mota zehazteko orduan?
- Zer garbiketa-prozesu da egokiena?
- Nola kontrolatu eta bermatu epe luzera gainazal garbi baten kalitatea?
- Noiz aritu zikinkeriaren gainean?
Garbiketa prozesurik egokiena hautatzeko orduan, funtsezkoa da irtenbide teknologikorik onenaren eta horrek ekarriko duen inpaktu ekonomikoaren arteko oreka aurkitzea, bai martxan jartzearen bai mantentzearen artean.

Zergatik txertatu garbiketa teknikoko prozesu bat?
Batzuetan, osagai bat gaizki erabiltzea zikinkeriarekin lotuta dago. Hori dela eta, kalitate eskakizun handiak dituzten sektoreek, hala nola automobilgintzak, aeronautikak edo elektronikak, ahalegin handiagoa egin dute akats bat eragin dezaketen partikulen presentzia murrizteko eta kontrolatzeko. Eskakizun horiek balio kate osora eramaten dira, eta enpresa fabrikatzaileei, hornitzaileei, muntaketa kateei, logistikari eta abarri eragiten diete.
Osagaien kalitatea kontrolatu eta bermatu ahal izateko garbiketa sistema egokia izatea ezinbestekoa da:
Zer eskaintzen du CIDETECek?
Gainazal baten garbitasun-maila kuantifikatzeko baliabide egokiak ditugu; eta horri industria-prozesuetan dugun esperientzia eta ezagutza gehituta, azkar diagnostika dezakegu arazoaren jatorria, eta soluziorik egokiena eman:
1.
Egungo prozesua aztertzea: kutsatzaileak detektatu, aztertu eta kuantifikatzea.
2.
Kutsatzaileak sartzeko eta sortzeko iturriak identifikatzea, bai eta horiek gertatzen diren fabrikazio-prozesua ere.
3.
Garbiketa-prozesuetako etapa kritikoak ebaluatzea.
4.
Garbiketa-prozesuak optimizatzea.
5.
Prozesuak abian jartzea: enpresan inplementatzea
6.
Instalazioak diseinatzea eta ingeniaritzekin eta fabrikatzaileekin koordinatzea.
Norentzat?
Fabrikazio-prozesuetan —mekanizazioa, estanpazioa, soldadura…— piezetan metatutako hondakin-kutsatzaileak ezabatzea ekoizpen-zikloaren ondorengo faseak eta bezeroari bidaltzea ongi gauzatzen direla bermatzeko funtsezko zeregintzat duten enpresentzat da hau.
Gure gaitasunak eta azpiegiturak

Poluzioa analizatu, karakterizatu eta kontrolatzeko laborategiak
CIDETECek granulometria kuantifikatzeko eta zikinkeria ezaugarritzeko ekipamenduak ditu, izan zikinkeria hori organikoa zein ez-organikoa:
- Organikoa: taladrinetatik, itsasgarrietatik, pastetatik, fluxetatik eta abarretatik datorrena.
- Inorganikoa: garbiketa-produktuen hondakinetatik, oxidoetatik, urratzaileetatik, partikula metalikoetatik eta abarretatik datorrena.

Garbiketa-prozesuak
CIDETECek ekipamendu berezia du hainbat garbiketa-prozesu aplikatzeko, oinarriko materiala edozein dela ere, eta nahi den azken akabera lortzen du:
- Prozesu kimikoak: koipegabetze urtsuak, disolbatzaile organikoak, desugerketak eta disoluzio azidoak.
- Prozesu elektrokimikoak: koipegabetze elektrolitikoa, leunketa elektronikoa eta markatze elektrokimikoa.
- Laser eta plasma bidezko garbiketa.

Instalazio pilotuak
CIDETECek instalazio pilotuak ditu garbiketa-prozesu industrialak simulatzeko eta eskalatzeko, eta, ondorioz, emaitzak akabera-baldintzarik zorrotzenetara egokitzeko.
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields







