Saiakuntzak eta karakterizazioa
CIDETECek saiakuntza- eta karakterizazio-zerbitzu ugari eskaintzen ditu estalduren, gainazalen eta materialen alorrean.
Horretarako, azken belaunaldiko taldeak ditugu, ikerketan hogeita bost urteko esperientzia egiaztatua dutenak.
Zergatik CIDETEC?
Karakterizaziorako eta saiakuntzarako baliabide teknikorik aurreratuenak edukitzeaz gainera, hainbat diziplinatako talde oso kualifikatua dugu, erabat gaitua arazoak identifikatzeko eta bezeroari aholku emateko, bai eta haren beharretara hobekien egokitzen den soluzioa eskaintzeko beharrezko datuak bilatu, aurkitu eta interpretatzeko ere.
Zer eskaintzen dugu?
Analisi fisiko-kimikoa
Lehengaien, elektrolitoen eta produktuen kalitate-kontrola:
- Soluzio eta elektrolitoen analisi kimikoa.
- Materialen eta estalduren konposizio kimikoa.
- Estalduren konposizio kimikoa.
- Beira-trantsizioko tenperatura.
Gainazal-ebaluazioa
Edozer eratako material eta estalduren gainazal-propietateen neurketa.
- Topografia
- Zimurtasuna
- Itsaspena
- Eroankortasuna
- Eroankortasuna
- Distira eta kolorea
- Hezetzea
Ebaluazio metalografikoa
Materialen mikroegitura aztertzea, materialaren kalitatea, aplikatutako tratamendu termikoa edo gainazalekoa ebaluatzeko, bai eta arrakalen, hausturen eta korrosioen morfologia aztertzeko ere, besteak beste.
- Geruzen lodiera.
- Akatsak zerbitzuan aztertzea.
- Materialen eta estalduren makroegituraren eta mikroegituraren ezaugarriak zehaztea.
Korrosio-eta tribologia-saiakuntzak
Metalen eta aleazioen tribologia- eta korrosio-portaera ebaluatzea, eta korrosioaren eta higaduraren aurkako babes-neurriak egiaztatzea:
- Korrosio-mekanismoak (Rp, EIS, LEIS, SKP).
- Korrosio azeleratuko saiakuntzak (gatz-lainoztatze neutroa, azido azetikozko gatz-lainoztatzea, kobrezko azido azetiko azeleratuaren gatz-lainoztatzea eta korrosio filiformea).
- Immertsio bidezko korrosio- eta zahartze-saiakuntzak.
- Saiakuntza tribologikoak: higadura, marruskadura, lubrifikazioa.
- Urradura-saiakuntzak.
- Tribokorrosio-saiakuntzak.
Saiakuntza mekanikoak
Materialen portaera mekanikoaren karakterizazioa, hainbat ekintza mekaniko eta termikotan eta ingurunetan (erresistentzia, harikortasuna, zailtasuna eta abar)
- Gogortasuna
- Trakzio-saiakuntzak.
- Inpaktu bidezko flexio-saiakuntzak.
Ensayos No Destructivos
NADCAPek egiaztatutako instalazioak eta ikuskatzaileak ditugu. Saiakuntza horiek produkzio-prozesuaren edozein fasetan aplika daitezke:
- Likido sarkorren bidezko saiakuntzak.
- Partikula magnetikoen saiakuntzak.
- Inpaktu bidezko flexio-saiakuntzak. Nital-erasoa.
- Barkhausen soinu-analisia.
Egiaztapenak
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields