Gainazalak Prestatzea
Gainazalak prestatzeko lanak oker egitearen edo ondo amaitu gabe uztearen ondorio dira piezen eta osagaien estalduren kalitate-arazoen %90 baino gehiago. Halakoetan, lehenago edo geroago huts egingo du estaldura teknologikoki aurreratuenak ere, eta horrek akats estetikoak, funtzionaltasun-galerak edo arazo larriagoak ekar ditzake, hala nola gune edo eremu kritiko bat ondo babestu gabe geratzea.
Testuinguru horretan, piezen eta osagaien fabrikatzaileek beren fabrikazio-prozesuetatik haratago doazen arazoei egin behar diete aurre; adibidez:
- Gainazala prestatzeko eta haietatik zikinkeria desagerrarazteko prozesurik egokiena zein den jakitea, ondoren aplikatzekoa den estaldura behar bezala itsatsiko dela bermatzeko.
- Ondorengo estalduraren prestazioak optimizatzeko modua ezagutzea.
- Produkturik egokienak eta haien erabilera-baldintzak zein diren zehaztea.
- Produkzioaren etengabeko kalitatea bermatzeko prozesuak zein diren zehaztea.
Zergatik prestatu gainazalak estaldura aplikatu aurretik?
Gainazalak behar bezala prestatzeak bi onura handi dakartza:
- Olioak, oxidoak eta bestelako zikinkeriak erabat ezabatzea. Horri esker, materiala behar bezala presta daiteke, gehitu nahi zaizkion ezaugarriak (itsasgarritasuna, korrosioarekiko erresistentzia, higadurarekiko erresistentzia eta abar) emango dizkion estaldura gainean hartu aurretik.
- Oinarriko materialaren gainazala aldez aurretik aldatzea, akabera-maila jakin bat lortzeko: zimurtasuna eta distira kontrolatzea.
Zer eskaintzen du CIDETECek?
Tratatu beharreko oinarriko materiala zer motatakoa den eta zer estaldura/tratamendu eman behar zaion kontuan hartuta, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu:
1.
Formulazioak diseinatzea eta optimizatzea.
2.
Gainazala prestatzeko prozesuak diseinatzea eta optimizatzea.
3.
Prozesuak abian jartzea: enpresan inplementatzea.
4.
Ekoizpen-instalazioak diseinatzea eta ingeniaritzekin eta/edo fabrikatzaileekin koordinatzea.
Norentzat?
Gure gaitasunak
Gure gaitasunak
CIDETECek ekipamendu berezia du hainbat prestaketa-prozesu aplikatzeko, oinarriko materiala edozein dela ere, eta nahi den azken akabera lortzen du:
- Prozesu kimikoak: koipegabetze urtsuak, disolbatzaile organikoak, desugerketak eta disoluzio azidoak.
- Prozesu elektrokimikoak: koipegabetze elektrolitikoa, leunketa elektronikoa eta markatze elektrokimikoa.
- Prozesu mekanikoak: zorrotada, granailaketa, bibrazioa, leunketa eta marruskadura.
- Prozesu fisikoak: laser bidezko garbiketa eta markatzea, plasma bidezko garbiketa eta aktibazioa
Instalazio pilotuak
CIDETECek instalazio pilotuak ditu garbiketa-prozesu industrialak simulatzeko eta eskalatzeko, eta, ondorioz, emaitzak akabera-baldintzarik zorrotzenetara egokitzeko.
- Garbiketa kimiko eta elektrolitikorako diziplina anitzeko instalazio pilotuak
- Garbiketa mekanikorako industria-ekipamendua: zorrotada, granailaketa, bibrazioa, leunketa eta marruskadura
- Laser-ekipamendua eta plasma
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields