Termoplastikoak gure eguneroko bizitzaren parte dira, eta hainbat eta hainbat aplikaziotarako produktuetan ditugu, hala nola ontzietan, nekazaritzan, ibilgailuen eta hegazkinen piezetan, baina bai eta kontsumoko beste ondasun askotan ere.
Azken hamarkadetan, gero eta kezka handiagoa dugu klima-aldaketarekin, eta horrek ingurumen-inpaktu minimoa duten termoplastiko jasangarriak garatzea bultzatu du.
Plastikoei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, badira nahitaez heldu beharreko hainbat erronka, hala nola produktu jakin batzuen bizitza baliagarriaren amaierarekin eta haien jatorri jasangarriarekin lotutakoak. Termoplastiko jasangarriak lagungarriak izan daitezke material eta ondasun plastikoen ingurumen-inpaktua minimizatzeko, eta, besteak beste, xede hauetarako:
Zirkulartasuna
Osasuna eta segurtasuna
Klima-aldaketa arintzea
Energia-aurrezpena
CO2 isurpenak murriztea
Industriako transformadoreek eta kontsumitzaileek kalitate eta erabilgarritasun bera espero dute material belaunaldi berri horretatik, iturri berriztagarrietatik edo biomasatik ekoitziak izanik ere. Beraz, beharrezkoa da ikertzen jarraitzea, ziurtatzeko egungo homologo ez-jasangarriak gaindi ditzaketela eta, aldi berean, errentagarriak eta egokiak direla beren aplikazio espezifikoetarako.
CIDETEC Surface Engineering etxeak termoplastiko jasangarriak garatzen ditu, formulazioen diseinutik eta produkziotik hasi eta biomasa-hondakinen berrerabilpenean zentratutako estrategiak inplementatu arte.
Biomasa-hondakinak berrerabiltzea: Berezko teknologia baliatzen du hegazti-hazienden sektoreko hondakinetatik datorren keratina gehigarri gisa berrerabiltzeko biopolimeroen formulazioetan. Keratina lagungarria izan daiteke formulazioon oinarri biologikoaren edukia areagotzeko eta biodegradagarritasuna hobetzeko.
Oinarri biologikoko konposatu plastikoak garatzea, bizitza-amaierako hainbat agertokirekin, neurrira egindako biodegradagarritasuna barne.
Polimero termoplastiko jasangarriak garatzea, neurrira egindako propietateekin, eskakizun industrial zorrotzenak betetzeko: errendimendu mekaniko handia, egonkortasun termiko hobetua, produktu lehiakorrak kostuetan, eta abar.
CIDETEC Surface Engineeringek bere egiten du Europar Batasunak plastikoetarako ekonomia zirkularrean oinarriturik zehazturiko estrategia, eta konpromiso sendoa du plastikoaren eraldaketa bizkortzeko, guztia ere baliabideetan are zirkularragoa eta efizienteagoa den ekonomia baterantz egiteko.
Plastiko-industriaren balio-kate osorako: lehengaien hornitzaileak, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Automobilgintza
Aeronautika
Garraio
Publikoa
Altzariak
Enbalajea
Nekazaritzako elikagaiak
Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa
Zenbait industria-sektoretan trebetasun sendoak eta esperientzia zabala dituen diziplinarteko talde bat dugu, gaitua askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko. CIDETEC Surface Engineeringek erabat ekipaturiko laborategiak ere baditu, polimero termoplastikoen propietate fisiko eta termomekanikoak sintetizatzeko, prozesatzeko eta karakterizatzeko:
Konposatu termoplastikoak diseinatzeko eta prozesatzeko, injekzio bidezko moldekatzeko makinak eta estrusio-makinak barne, hasi laborategitik eta eskala pilotuko produkzioraino.
Materialen saiakuntza eta karakterizaziorako: morfologia, egitura, konposizio kimikoa eta beste propietate mekaniko eta fisiko-kimiko batzuk, hala nola erreologia eta propietate termikoak eta dinamikoak.