REACH erregelamenduarekin bat datozen gainazalak
REACH erregelamenduarekin bat datozen gainazalak
Substantzia kimikoak erregistratzeari, ebaluatzeari, baimentzeari eta murrizteari buruzko REACH erregelamendua Europar Batasunak emana da, eta haren helburua da gizakien osasuna eta ingurumena hobeto babestea substantzia kimikoek eragiten dituzten arriskuetatik.
CIDETEC konposatu kaltegarrien erabilera saihesten duten gainazaletan ari da lanean, enpresek erregelamendu hori bete ahal izan dezaten.
Hauek dira REACH erregelamenduak eragindako tratamendurik ohikoenak:
Kromo gogorra
Apainketarako kromoa
Metalizaziorako grabaketa plastikoa
Konbertsio-estaldurak
Kadmioztatzea
Inprimazioak
REACH erregelamenduak araututako konposatuen artean, kromo hexabalenteak du eragin handiena gainazalen akabera-industrian. 30 urte baino gehiagoko ikerkuntzaren ondoren, lan ugarik frogatu dute konposatu bakar batek ere ez dituela berdintzen kromo hexabalentearen abantaila guztiak: korrosioaren inhibizio-mekanismo hirukoitza eta pinturaren itsaspen hobea, eta higadurarekiko erresistentzia eta gogortasun handia.
Ordezteko estrategia horrek lehendik dauden tratamenduak, konposatuak eta inhibitzaile egonkortzaileak berrikusi behar ditu, eta, horretaz gainera, hainbat etapatako prozesuak garatu, lineako monitorizazio-sistemak ezarri eta gainazalen tratamendu-prozesuetarako birsortze-sistemak sortu. Funtsezkoa da onartzea kromo hexabalenterik gabe ez dela izango soluzio generikorik, eta kasu bakoitzari banaka heldu beharko zaiola.
Zer eskaintzen dugu?
CIDETEC Surface Engineering konprometiturik dago soluzio pertsonalizatuak eta ezagutza teknikoak eskaintzearekin, enpresek ez ditzaten baliatu REACH erregelamendua urratzen duten substantziak. Gure ikerketaren ardatza da bermatzea REACH erregelamendua betetzen duten gainazalek aurrea hartzea hura urratzen dutenei, eta, aldi berean, aplikazioetarako errentagarriak eta egokiak izatea.
CIDETEC hainbat teknologia ari da lantzen. Adibidez:
- Nikel ez-elektrolitikoaico
- Kromoztaketa tribalentea
- Metalizaziorako Cr gabeko grabaketa
- Metalizaziorako Cr gabeko grabaketa
- Cr gabeko anodizatzea
- Sol-gela
- Anaforesi bidezko estaldura elektroforetikoa
- n-Ni estaldura
- Cr gabeko inprimazioak
- Estaldura zeramikoak eta zementuak
- Matrize metalikoko konposite estaldurak
Norentzat?
Estaldura-industriaren balio-kate osorako: produktu kimikoen hornitzaileak, akabera-industria, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Gure gaitasunak eta azpiegiturak
Soluzio pertsonalizatuak garatzen ditugu REACH erregelamendua betetzen duten eta erabileraren azken baldintzetara egokitzen diren gainazal lehiakorrak emateko.
Zenbait industria-sektoretan trebetasun sendoak eta esperientzia zabala dituen diziplinarteko talde bat dugu, gaitua askotariko premietara bideratutako abangoardiako ikerketan aritzeko. Gure instalazioetan, erabat hornituriko laborategiak eta lantegi pilotuak ditugu, eta, horri esker, industriara eraman aurreko baldintzetan aplikatu eta probatu ditzakegu gure soluzioak:
I+Gko laborategiak
- Formulazioen diseinua, sintesia eta analisi kimikoa egiteko.
- Estaldura eta materialen saiakuntzetarako eta karakterizaziorako: atxikipena, morfologia, konposizioa, egitura, estetika, hezegarritasuna, zimurtasuna, gogortasuna, marraketarekiko erresistentzia, zahartzea eta korrosioa, eta abar.
Kimika hezeko linea pilotuak
- Instalazio pilotu galbaniko automatizatuak eta digitalki gainbegiratuak.
- Arrabotaketa-planta robotizatua.
- Lainoztatze-kabina robotizatua, estaldura organiko zein metalikoetarako.
Galderarik bai?
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan:
Informazio gehiago
"*" indicates required fields