Konpositeak material ezagunak dira oso, eta, haien lehiakortasunari esker, hainbat industria-merkatutan aplikatzen dira, batez ere errendimenduaren eta pisuaren arteko orekagatik. Hala ere, ingurumen-politika berrien eta duela gutxi harturiko zero hondakin konpromisoen ondotik, beharrezkoa da konpositeek ingurumena gehiago errespetatzen duten bertsioetarantz eboluzionatzea.
Ildo horretan, aeronautika, energia eolikoa, automobilgintza eta halako sektore garrantzitsuak dira inbertsiogile nagusiak, soluzio tekniko alternatiboak nahi baitituzte konpositeak baliatzen jarraitzeko.
Ildo horretan, kimika kobalente dinamikoan oinarritutako polimero eta konposite termoegonkor aurreratuen belaunaldi berria da aukera tekniko erakargarrienetako bat
Kimika kobalente dinamikoa sartzeak zenbait propietate «adimendun» ahalbidetzen ditu. Hala, konposite eta polimero termoegonkorren belaunaldi berri bat eratzen da, eta, haien bidez, hainbat xede lor daitezke:
Errendimendu handia
Lehiakortasuna
(ekoizpen- eta
mantentze-kostuak murriztea)
Birprozesagarritasuna
Konpongarritasuna
Birziklagarritasuna
CIDETEC Surface Engineeringek 2014tik lan egiten du kimika dinamikoan oinarrituriko konpositeetan eta polimero termoegonkor aurreratuetan (3R teknologia deritzona). Neurrira eginiko soluzioak gauzatu ditugu hainbat sektoretako enpresekin batera egindako garapen-proiektuen bidez, batez ere automobilgintzan, energia eolikoan, trenbideetan eta aeronautikan.
3R konpositeak soluzio lehiakorragoa eta jasangarriagoa dira epoxi matrizeko material konposatuak erabiltzen diren sektore eta aplikazioetan.
Polimero-industriaren balio-kate osorako: lehengaien hornitzaileak, piezen eta osagaien fabrikatzaileak, azken erabiltzaileak/jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak.
Azken erabiltzaileak:
Automobilgintza
Aeronautika
Osasungintza
Eolikoa
Garraio
Publikoa
Aisialdia
eta kirolak
Eraikingintza
Espazioa
Zeuk esan
hurrengo
aplikazioa
Gure diziplinarteko taldeak trebetasun sendoak eta esperientzia zabala ditu hainbat industria-sektoretan, eta gaiturik dago abangoardiako ikerketa gauzatzeko.
Era berean, CIDETEC Surface Engineeringek erabat ekipaturiko laborategiak ditu, polimero eta konpositeen propietate fisiko eta termomekanikoak sintetizatzeko, prozesatzeko eta karakterizatzeko. Esate baterako:
Zuntzez indarturiko konpositeak diseinatzeko eta sintetizatzeko, epoxi sistemetarako aurreinpregnazio-makinak barne, besteak beste.
Materialen saiakuntzak eta karakterizazioak egiteko: egitura, konposizioa, propietate termikoak, prozesagarritasuna, zuntz-bolumenaren edukia eta propietate mekanikoak (trakzioa, konpresioa, flexioa, inpaktua...), besteak beste.