23 | 11 | 2022

UNLOCK aurrerapausoak ematen ari da nekazaritzako elikagaien hondakinak plastikozko produktu bihurtzeko eta haien balioa handitzeko bidean

Surface Engineering

CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatzen duen proiektu honen baitan, hegazti-hondakinetatik eratorritako lumak tratatzeko eta haien balioa handitzeko instalazio bat eraikiko da.

 

CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatzen du UNLOCK proiektua, eta haren helburua hegaztien sektorean sortutako hondakinak integratzeko balio-kate bat ezartzea da. Tratatu ondoren, hondakin horiekin plastikozko askotariko produktu biodegradagarriak sor daitezke, nekazaritzan erabiltzeko: geotestilak, hazitegietarako erretiluak, film bigungarriak eta laborantza hidroponikorako aparrak.

Azaroaren 9 eta 10ean, proiektua hasi zenetik urte eta erdira, jarraipen-bilera bat egin zen Valentziako AIMPLAS institutuaren instalazioetan,. Denbora tarte horretan zehar, sakonean aztertu da hegaztien sektorea, proposatutako balio-kate berrietarako erronka eta soluzio nagusiak zehazteko.

Landu diren lumen tratamenduak eskalatze-fasean daude, eta Polonian frogaketa-instalazio batzuk eraiki dira hondakin horiek tratatzeko. Gaur egun, hegaztien lumak plastiko biodegradagarriak ekoizteko prozesatu ahal izan dira, eta emaitza esperantzagarriak lortu dira.

UNLOCK-en asmoa elikagaien eta nekazaritzaren industria iraultzea da, agian hondakin plastikoak ezabatuko dituen balio-proposamen batekin.

Informazio hori guztia hainbat dokumentu publikotan dago jasota, eta proiektuaren webgunearen bidez atzi daiteke: unlock-project.eu

Dirulaguntzaren akordioaren zenbakia: 101023306

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube