Urriaren 20tik 28ra, Eindhovenen, arropa berri birziklatu eta birziklagarrien sei material-prototipo berri erakutsiko dira, bai eta automozioko material eta kontzeptuenak ere.
Denok dakigunez, gero eta baliabide ugariagoa bihurtzen ari dira hondakinak.Arropa-hondakinak birziklatzeko ideia begi onez ikusi da azken hamarkadetan, baina egungo metodo mekanikoek kalitate kaskarreko ehunak ematen dituzte, zeinak industria-aplikazioetarako (adibidez, isolamendurako) bakarrik baitira egokiak, eta fabrikazio-prozesuan sortutako arropa-hondakinak produktu bihurtzea ezinezkoa da eskalatzen.Trash-2-Cash (T2C) proiektuak eredu berri bat proposatzen du, non arropa-hondakina kimikoki birsortzen baita. Horren emaitza plastiko eta ehun berriak dira, material berrien kalitate berekoak, eta, hala, industrialki erreplikatu daitezkeen eta nahi adina aldiz birzikla daitezkeen produktuak egiten dira.
Trash-2-Cash partzuergo bat da, diseinatzaile, zientzialari eta bazkide industrialak biltzen dituena, elkarrekin jardun dutenak lanean, arropa-hondakinetatik puntako material berriak egiteko.Partzuergoa 10 herrialdetako 18 bazkidek osatzen dute, zeinak lankidetzan aritu baitira azken hiru urteetan material berri horiek sortzeko arropa-hondakinetatik, eta lan egiteko modu berri bat partekatu dute (Diseinuan Oinarritutako Material Berrikuntza, edo DDMI, ingelesezko siglen arabera), eta nabarmendu dute zer ekarpen egin diezaioketen zientziak, diseinuak eta industriak prozesuari hasieratik bukaerara.
Proiektuan garatutako material-prototipoak eta sei Master Case ‘istorioak’ —haietarako garatu dira berariaz material berri horiek— Dutch Design Week 2018 azokan erakutsiko dira lehen aldiz (data garrantzitsua diseinuaren sektorearen egutegian).