SCORPENES

Surface Engineering
Korrosioa optimizatzeko eta aurreikusteko soluzioak, ingurumen-sentsoreen sare eraginkorrarekin

SCORPENES proiektuaren helburu nagusiak dira baldintzetan oinarrituriko mantentze-lanak sortzea, helikoptero edo aireontzi bakoitzean korrosioa kudeatzearekin loturik, eta korrosio-proben fidagarritasuna areagotzea, diseinua hobetzeko. Baldintzetan oinarritutako mantentze-lan horrek ekipamenduen hutsak monitorizatzen eta aurreikusten lagunduko du, eta, hartara, mantentze-lanak behar denean eta proaktibotasunez programatu ahal izango dira —ez aurretik—.

Proiektuaren oinarria ingurumen-datuen eta korrosio-arriskuen arteko lotura egitea da, eta, horretarako, korrosio-prozesuaren hasiera eta garapena zaintzea. Korrosioa monitorizatzeak ekipamenduen osagaiak, egiturak, prozesu-unitateak eta instalazioak ebaluatzen eta monitorizatzen ditu, korrosioaren hasierako arrastoetatik. Korrosioa monitorizatzeak badu abantaila erabakigarri bat: garaiz detektatzen ditu korrosioaren seinaleak eta aldez aurretik zehazten ditu ingurune korrosiboa eragin dezaketen prozesatze-joerak eta parametro operatiboak. Horretaz gainera, korrosioa monitorizatzeak korrosioaren prebentzio-metodoen eraginkortasuna neurtzeko balio du, ikuskapen- eta/edo zaintza-teknika askotarikoak erabili behar ote diren erabakitzeko.

Korrosioaren monitorizazioa bermatzeko, korrosioaren abiadura sentitzeko korrosio-sentsoreak erabiltzea litzateke emaitza nagusia, kontuan izanik faktore garrantzitsua dela aplikazioaren bizitzan une kritikoak aurreikusteko. Inguruneak etengabe aldatzen direnez, faktore erabakigarria da korrosioaren datuak denbora errealean monitorizatzea —korrosioa gainbegiratzeko soluzio bakar batek ere ez du egin halakorik orain arte—.

CIDETEC-en ekarpena:

CIDETEC Surface Engineering Centreren hurbilketa saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez monitorizatzera bideratuta dago, eta emisio akustikoen sentsoreak baliatzen ditu korrosioa laborategiko eskalan eta ontzietan detektatzeko. Zehazki, CIDETECek emisio akustikoen teknikan oinarritutako metodologiak garatuko ditu helikopteroei eragiten dieten korrosio-formak monitorizatzeko, bai eta monitorizazio-sistemaren sendotasuna zehazteko ere, benetako esposizio-baldintzak simulatzen dituzten laborategiko proba-bankuen bidez. CIDETECek areagotu egingo du korrosioaren ebaluazioan duen esperientzia, korrosioaren forma selektiboen atzean dauden mekanismoak aztertuz.

Logo

Hasiera: 25 | 01 | 2023

Amaiera: 24 | 01 | 2027

Budget: 3.458.000 €

Partners

Financiator

Logo FinanciadorLogo Financiador

SCORPENES Europako Defentsa Agentziaren B kategoriako proiektu bat da. Ekimena estatu kideek finantzatzen dute. Espainiako partzuergoko kideen jarduera Espainiako Defentsa Ministerioak finantzatzen du.

 

Sectors

  • Aeronautika
  • Defentsa

Technological fields

  • Saiakuntzak eta karakterizazioa

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube