REFORM

Ekonomia zirkularrerako elektronika inprimatua.

EBk finantzaturiko REFORM proiektuaren helburuak gainazal konbentzionaletan muntatuta eta integratuta dagoen elektronika funtzionalari lotutako ingurumen- eta jasangarritasun-arazoei heltzea. Horretarako, diseinu ekologikoaren printzipioak erabiliko dira, industria eta sektore askoren eskakizunak betetzen dituen elektronika inprimatu jasangarria ekoizteko, baita jasangarritasunari dagokionez gizartearen beharrak eta ingurumenarenak betetzen dituena ere.

Egia da daukagun gailu elektroniko bakoitzak material kritikoen kantitate oso txikia duela, baina produktu horiek ekoizpen-eskala hain da handia, ezen hondakin elektronikoen ingurumen-eragin metatua oso handia baita; bereziki, osagaiak birziklatzea oso zaila edo errentagarritasunik gabea izateko moduan integratuta baldin badaude. REFORMek arazo horri aurre egin nahi dio. Horretarako eraikuntza-bloke elektroniko jasangarriagoak garatu nahi ditu, sistema elektronikoetan erabil daitezen. Gainera, haien balio-bizitza bukatzen denean efizienteki berreskuratzeko modukoak izateko metodoak ere garatu nahi ditu. Produktu biologikoetatik eratorritako eranskailu desmuntagarriak, tinta eroale organikoen sorta bat eta jatorri biologikoa duten substratu malguak erabiliko dira hiru prototipo garatzeko: logistikarako etiketa adimendun berdea, haririk gabeko integraturiko sentsore bat eta mikrosuperkondentsadore ekologikoak.

Mundu mailan izena duten akademikoak, irabazi-asmorik gabeko ikerketa-erakundeak, industria-elkarteak, Europa osoko zortzi herrialdetako ETE eta enpresa handietako bazkide pribatuak. Partzuergoaren esperientzia bakarra eta osagarria konbinatu ditu, eta REFORMen xedea da Europak abantaila hartzea elektronika funtzional ekologikoaren berrikuntzan, Europa lehiakorrago izan dadin, eta Europako Hitzarmen Berdearen helburuak betetzen lagun dezan.

CIDETEC-en ekarpena:

CIDETEC Surface Engineering da proiektuaren koordinatzailea eta WP baten burua. Zehatzago esanda, CIDETECen lana izango da tinta eroale jasangarriak eta zelulosazko edo 3R konposatu termoegonkor birziklagarrizko oinarria duten tinta elektrolitikoak garatzea, substratu gisa erabiltzeko.

Logo

Hasiera: 01 | 01 | 2023

Amaiera: 30 | 06 | 2026

Budget: 4.993.610 €

Partners

Financiator

Logo Financiador

Sectors

  • Automobilgintza
  • Electrónica de consumo
  • Energia

Technological fields

  • Gainazal adimendunak
  • Gainazal eta material jasangarriak
  • Konposite jasangarriak
  • Termoplastiko jasangarriak

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube