H2PLAN

Hidrogeno berriztagarria sortu eta irtenbide aurreratuak garatzea mugikortasunean eta industrian integratzeko eta erabilera hobeezina izateko.

H2PLAN proiektua Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Energia eta Hidrogeno Berriztagarrien Plan Osagarrien parte da. Bere xedeak dira, batetik, hidrogeno berdea energia-sistema elektrifikatzeko irtenbide izatea, eta hura ezartzea, txertatzea eta finkatzea; eta bestetik, garraioa eta industria deskarbonizatzea. Aipatu proiektuak 2021eko Programako bi Elkartek proiektu barnebiltzen ditu: H2BASQUE (EAEn hidrogenoaren ekonomia sustatzeko teknologiak: Hidrogeno berdea sortzea) eta ERABILH2 (H2n oinarrituriko gailuak txertatzeko eta ezin hobe erabiltzeko irtenbide aurreratuak, mugikortasunean eta industrian erabiltzeko), eta Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batasunaren finantzazioa jaso du, 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) bidez.

Hidrogenoak ikusmina sortu du hainbat hamarkadaz, energia-bektore gisa izan zezakeen potentzialagatik. Egun, energia-trantsizioaren giltzetako bat bihurtzeko bidean da, ekonomia deskarbonizatu eta erregai fosilen inportazioa murriztu dezakeelako. Hala, energia berriztagarriak elektrizitate-mixean gehiago sartuko lirateke, eta ekonomia zirkularrari ekarpen handia egingo lioke horrek.

Hidrogeno-teknologiak garatu eta ezartzearen aldeko testuinguru honetan, H2PLAN proiektuaren xedea da hidrogeno berdea sortzeko teknologia berritzaileak garatzea: ahalbidetzen dutenak, artearen egoerarekin alderatuta, kostua murriztea, material kritiko gutxiago erabiltzea eta hidrogenoa ekoizteko prozesuaren errendimendua hobetzea; baita mugikortasunean eta industrian integratzeko eta erabilera hobeezina izateko irtenbide aurreratuak garatzea ere.

H2PLAN proiektuak hidrogeno berdea sortzeko kostu lehiakorra duten teknologia berritzaileentzako funtsezko osagaiak garatzea izango du ipar: i) AEM (Anion Exchange Membrane) elektrolisia; ii) PEM (Proton Exchange Membrane) elektrolisia eta iii) hidrogenoa ziklo termokimikoen bidez sortzea. Horrez gain, beste helburuetako bat izango da H2n oinarrituriko sistemak integratzeko eta haien erabilera hobeezina izateko irtenbide teknologiko aurreratuak ezagutzea eta garatzea, energia-bektore hori mugikortasunean eta industrian erabil dadin sustatzeko.

CIDETEC-en ekarpena proiektuan:

CIDETEC, 3 jardueraren buru: PEM elektrolizagailuaren ikerketak eta garapenak hidrogenoa ekoizteko tenperatura baxuko PEM elektrolisiarentzako osagaiak garatzeari ekiten dio, eta gaur egungo teknologia baino aurreratuagoak lortzea du helburu, ondoren elektrodoen mintz-multzo bat (MEA) osatu eta Prestazio hobeak dituen PEM elektrolisia lortzeko. CIDETECen egitekoak, zehazki, honako hauek dira:

  • Elkartruke protoikorako mintzak garatzea, mintz-elektrolizagailuetan elektrolito gisa erabiltzeko.
  • Mintz-elektrolizagailuetan oxigenoa askatzeko erreakzioa (OER) lortzeko elektrolizagailuak hobetzeko estrategiak garatzea.
  • Mintz-elektrolizagailuetan hidrogenoa askatzeko erreakzioa (HER) lortzeko elektrolizagailuak hobetzeko estrategiak garatzea.
  • Mintz-elektrodoen multzoaren manufaktura (MEA) eta hidrogeno-ekoizpenaren aurrean duen karakterizazio elektrokimikoa.
Logo

Hasiera: 01 | 01 | 2021

Amaiera: 18 | 11 | 2024

Budget: 2.279.000 €

Partners

Financiator

Logo Financiador

Sectors

  • Aeronautika
  • Automobilgintza
  • Defentsa
  • Energia
  • Espazio
  • Garraio publikoa / lurreko ibilgailuak
  • Ontzigintza
  • Trenbidea

Technological fields

  • Gainazal eta material jasangarriak
  • Hidrogenoaren produkzioa, garraioa, biltegia eta erabilpena

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube