20 | 11 | 2019

Postadditive’19, fabrikazio gehigarrirako post-tratamenduko teknologiei buruzko hitzaldia egin zen Donostian, azaroaren 6an eta 7an

Surface Engineering

Azaroaren 6an eta 7an, CIDETEC Surface Engineering-ek fabrikazio gehigarriaren bitartez ekoiztutako materialen post-tratamenduko teknologien aditu nagusienak bildu zituen Postadditive’19 konferentzian. Konferentzia Arima hotelean egin zen, Parke Teknologikoaren barruan kokatutakoa, eta teknologia horretan espezializatuta dauden 80 profesional inguru bertaratu ziren.

José Miguel Machok, SIEMENSen Fabrikazio Gehigarrirako Garapen-sailaren zuzendariak, eman zuen inaugurazio-hitzaldia, eta fabrikazio gehigarriaren balio-katearen ikuspegi orokorra eskaini zuen. Bigarren hitzaldiak “Increasing efficiency and productivity of Additive Manufacturing through implementation of new materials, bionic design and next generation processes” eduki zuen izenburutzat, eta Phillip Imgrund-ek, FRAUNHOFFER IAPTeko Additive Manufacturing Processes Department-eko buruak, eman zuen.

Bi jardunaldietan zehar, 17 hitzaldi egon ziren guztira, eta sektorean garrantzi handia duten ikerketa-zentro eta enpresetako profesionalak aritu ziren hizlari. Horien artean, nabarmentzekoak izan ziren CIDETEC Surface Engineering enpresak Jorge Rodriguezen eta María Belén Garcíaren eskutik eskainitakoak. Zentroko zuzendariak, Eva García-Leonak, eman zien hasiera jardunaldiei, eta José Antonio Díezek, berriz, amaierako hitzaldia eskaini zuen.

Konferentzia amaitutakoan, bertaratuek adierazi zuten oso gustura zeudela hitzaldien maila teknikoarekin. Instalazioak ere egokiak iruditu zitzaizkien, eta aitortu zuten CIDETEC Surface Engineering-ek modu bikainean antolatu zuela ekitaldia, Gemma Vararen erantzukizunpean.

Izandako emaitza onak kontuan izanik, antolatzaileak baikor daude ekitaldiak aurrera jarraitzeko aukerarekin. Konferentziak jorratzen duen arloa oso espezifikoa da, baina garrantzi handikoa fabrikazio gehigarriaren prozesuan, datozen urteetako industria-jardueran funtsezko rola beteko duen teknologia bat, alegia.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube