Otsailaren 9 an ORBEA k Mallabian dituen instalazioetan gauzatu zen HAZITEK FunciONA4: teknologia moldagarri eta aldakorren bitartez neurrira egindako funtzionaltasuna duten produktuak izeneko egitasmoa ezagutarazteko bilkura.
Hiru urtetako bizitza aurreikuspena duen asmo handiko proiektu honek neurrira egindako funtzionaltasuna duten gainazalen akaberen garapena ahalbideratuko du, gainazalei korrosioaren, azaleko hondatze mekanikoaren eta fouling aren aurrean erresistentzia handiagoa ez ezik, balio estetiko handia emanez.
Honela, parte hartzen duten enpresek euren lehiakortasun ahalmena areagotua ikusiko dute, gero eta handiagoa den, neurrira egindako eta erabilera anitzeko gaien eskaria asetzeko gai ez diren egungo industria ekoizpen prozesuak ordezkatzeko prozesu aldakorragoak garatu eta erabiliz.
FunciONA4 proiektuaren erronka handia, industria alor ezberdinetan eta maila industrial batean, gainazalen tratamendurako teknologia berriak garatu eta ezartzea da. Teknologia moldagarri, aldagarri eta zeharkakoak dira, prestazio altuak izan eta bere baitan funtzionaltasun berri eta anitzak dituztenak, honela partzuergoa osatzen duten enpresen bezeroen eskakizun zehatzen neurrira modu pertsonalizatu batean produktuak ekoizteko gai direnak.
Bestalde, bere ezarpen industrialerako beharrezko den teknologia jada bere horretan gauza berria da, garatzen duten enpresek modu orokor batean eskaini dezaketelako. Teknologian hauek zeharkakoak dira, industria alor ezberdinei dagozkien produktuen material eta geometria anitzetan erabil bait daitezke.
Egitasmoa, ORBEA enpresak sustatua izan da, kirol materialaren (txirringak) ekoizpenenaren alorrean buru dena. Partzuergoa, beraien sektorean buru diren beste enpresa batzuekin batera osatzen da, zeintzuk erabilera anitzeko produktu pertsonalizatuen eskariari erantzuteko nahia azaltzen duten. Ondorengoak dira aipatu enpresak: MAIER, berebilen alorrean; ABB NIESSEN sektore elektrikoari dagokionez; AMPO, balbulen ekoizpenari lotuta; CIKAUTXO, erabilera ezberdinetarako, kautxu eta plastikozko osagaien garapen eta ekoizpenean aditua; eta MUGAPE e IRURENA gainazalen tratamenduan adituak.
Egitasmoaren helburu handiek, beharrezko egiten dute parte hartzen duten Euskadiko erreferentziazko I+G entitateen (CIDETEC, MAIER TECHNOLOGY CENTRE (MTC), IK4-TEKNIKER, TECNALIA, CIKATEK R&D AND INNOVATION CENTRE Y MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA) eta partaide diren enpresen lankidetza estua eskatzen duen ikerketa aplikaturako ahalegina, honela espero den jauzi teknologiko handia lortzea egiazkoa izan dadin.