06 | 11 | 2019

Napolin izan zen GREEN INSTRUCT proiektuko M37 bilera

Surface Engineering

GREEN INSTRUCT proiektuko batzordeak M37 bilera egin zuen urriaren 22an eta 23an. STRESS partzuergoak babestuta, Napolin eta aldameneko Benevento hirian bildu ziren. Partzuergoko bazkide guztien ordezkariak izan ziren bertan, eta Juanan Alduncin izan zen CIDETECeko ordezkaria.

Lantalde ezberdinek burututako jarduerak aztertu zituzten Napoliko lan-bileretan. Duela gutxi, proiektuan garatutako barne-eraikuntzako panelaren erakusle berria instalatu dute STRESSen toki esperimentalean, BENEVENTOn. Partzuergoko kideak hara joan ziren bilera teknikoaren ostean. Erakuslea zortzi hilabetez monitorizatua izateko diseinatuta dago, ohiko horma baten kontra nola jarduten duen ebaluatzeko.

GREEN INSTRUCTen helburu nagusia da aurrefabrikatutako eraikuntza modularrekin bloke bat diseinatu eta garatzea, pisu  txikiagoa duelako, errendimendu akustiko eta termiko hobetuagatik eta hainbat funtzionalitaterengatik. Ezaugarri horiengatik, normalean erabiltzen den aurrefabrikatutako hormigoi armatua baino hobea da. Eraikuntzako edo eraisteetako materialak berrerabiltzen ditu ere.

Proiektuaren markoan, CIDETECek elementu isolatzaile termiko eta akustikoen garapenari heldu dio poliuretanozko aparretan oinarrituz.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube