11 | 03 | 2019

Mat4Rail eta PIVOT proiektuek lehenengo urratsak egin dituzte material konposatuak eta material desberdinen arteko loturak estandarizatzeko bidean, tren-materialetako kutxetan erabil daitezen

Surface Engineering

Mat4Rail proiektua Horizon 2020 programaren barruan dago, eta Shift2Rail Joint Undertaking ekimenaren esparruan finantzatu da; otsailean, estandarizatzeko gaietarako aholkularitza-kontseiluak lehenengo bilera egin zuen. Bilera Madrilen izan zen, Espainiako Trenen Fundazioaren instalazioetan, eta Talgo-k eta CIDETECek elkarrekin antolatu zuten. Batzordean parte hartu zuten, gainera, PIVOTeko zenbait kidek, S2R ekimenaren barruan ere, eta Normalizatzeko Europako Batzordearen (CEN) zenbait lantaldetako kanpo-aholkulariak.

Bi proiektuotan orain arte tren-sektorerako material eta lotura berrien eremuan zer emaitza lortu dituzten aurkezteko ez ezik, bi konpromiso garrantzitsu erdiesteko ere balio izan zuen ekitaldiak.

Batetik, CEN TC256 batzordearen barruan estandarizazio-talde berria osatzeko aktiboki parte hartzera konprometitu ziren Mat4Rail eta PIVOT, tren-sektorean material berriak ezarri eta onartzeko. Lantaldea otsailaren amaieran bildu zen lehenengoz, Bruselan, eta bi proiektuotako ordezkariek parte hartu zuten bileran.

Bestalde, CENeko ordezkariek konpromisoa hartu zuten tren-sektorerako lotura itsasgarriei buruzko 52 lantaldean (EN WI 000256799 “Adhesive bonding of rail vehicles and parts”) garatzen ari den estandar berria Mat4Rail-ekin eta PIVOTekin partekatzeko. 

Oro har egiaztatuta geratu da bileraren arrakasta; izan ere, lankidetza aktiboan aritu dira Shift2Rail ekimenaren barruko proiektu osagarriak, eta, horrez gain, Mat4Rail eta PIVOT proiektuetako kideek ahaleginak egin dituzte euren proiektuetan lortutako emaitzek estandar berriak sortzeko balio dezaten, trenetako kutxa-egituretan material berriak (zehazki, konposatuak) eta material desberdinen arteko lotura itsasgarriak erabiltzea barnean hartuta.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube