25 | 10 | 2018

Mat4Rail-ek PIVOT proiektuaren Midterm ekitaldian parte hartu du, hiru aurkezpenetan eta hiru posterretan

Surface Engineering

Irailaren 18an, PIVOT proiektuaren (Performance Improvement for Vehicles On Track) Midterm ekitaldia izan zen Bruselan. Ekitaldi hori PIVOTek antolatu zuen Mat4Rail, Run2Rail eta Fair stations proiektu osagarriekin (open calls) lankidetza estuan, Shift2Rail-en lan-esparruan orain arte lortu diren emaitzen berri emateko. Europako Shift2Rail plataformak finantzatzen ditu proiektu horiek guztiak, Horizon 2020ren barruan.

Trengintzako 50 bat lagunek parte hartu zuten, hala nola tren-fabrikatzaileek, zerbitzu-hornitzaileek, trenbide-plataformek eta garatzaile teknologikoek.

Ekitaldian, bost hitzaldi eman ziren, Shift 2Rail-en erakusle teknologiko bakoitzeko hitzaldi bat, non elkarrekin egin baitzituzten aurkezpenak PIVOTek eta haietako bakoitzari dagozkion open callek; halaber, bost azalpen-poster jarri ziren, erakusle teknologiko bakoitzeko bat. Zehazki, Mat4Rail; Designing the railway of the future: Fire resistant composite materials and Smart modular design proiektuak, zeina CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatzen baitu, hiru erakusle teknologiko hauei buruzko emaitzen hitzaldietan eta posterretan parte hartu du: S2R TD1.3 – The new generation of car body shells, TD1.6 – Innovative doors (WP6) eta TD 1.7 Train modularity in use.

Informazio gehiago:


https://www.mat4rail.eu/news/mat4rail-participates-in-the-midterm-event-of-the-pivot-project-with-contributions-in-3-oral-presentations-and-3-posters

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube