“MAIER S. COOP Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren” zortzigarren edizioaren sari banaketa ekainaren 28an egin zen Amorebieta-Etxanoko “Automotive Intelligence Center” -en. Bertara hurbildu dira, besteak veste, Iñígo Ucín MONDRAGON Korporazioko presidentea, Daimler Benz Kanpo Diseinu Zuendaria den Robert Lesnik, Renaulten Colour & Trim diseinu zuzendaria den François Farion, Byton-en Colour & Trim zuzendaria den Williane Oliveira, eta Huawei Technologies-en diseinu zuzendaria François Duris. CIDETEC Surface Engineering-en izenean bere zuzendaria, Eva García Lecina, eta Gemma Vara, marketin eta posizionamendu arduraduna, egon ziren.
Lehiaketaren edizio honetara 128 proiektu aurkeztu izan dira AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil bezalako herrialdetatik. Gainera, irabazleen artean 15.000 euro inguru banatu dira saritan. “Profesionalen” kategoriako lehen saria, 8.000 eurorekin hornitua, bulgariar jatorriko Nikolay Ivanov vienar arkitektoak garatu duen FLUX VISIONS proiektuari egokitu zaio. “Ikasleen” kategoriako saria, 4.000 eurokoa, Victor Groten donostiarraren AURA proiekturako izan da; Groten Diseinuko ingeniaria da Mondragon Unibertsitatetik, eta gaur egun Valentziako Unibertsitate Politeknikoko “Styling eta Automobilaren Kontzeptua” Masterra egiten ari da. “Materialen erakusgairik onenaren” sariari dagokionez, 2.000 eurorekin, College for Creatives Studies of Detroit (AEB) Vicas Sethi, Anuja Sanjeevi eta Sharan Ahooja ikasleek osatutako taldearentzat izan da. Azkenik, “Unibertsitaterik onenaren” saria, 1.500 eurorekin hornitua, Mondragon Unibertsitatera joan da.