28 | 11 | 2023

INTEGRIA proiektuak parke eoliko flotatzaileen bizitza baliagarria luzatuko du adimen artifizialaren (AA) bitartez

NanomedicinaSurface Engineering

CIDETEC Surface Engineering-ek haize-sorgailu flotatzaileen egitura-integritatea kudeatzeko eredu digital bakarra ikertu eta gauzatuko duen proiektuan parte hartzen du.

Partzuergoaren lehen bilera, zeina NAUTILUS Floating Solutions-ek koordinatu baitzuen, irailaren 30ean izan zen; partzuergoko 12 enpresa bildu ziren bertan, guztiak ere erreferente globalak energia eoliko flotatzailearen sektorean.

INTEGRIA proiektua (“Energia eolikoaren arloko egitura-INTEGRitatea ikertzea adimen artifizialean oinarritutako ereduen bitartez”) adimen artifizialean oinarritutako eredu digital bat sortzeko azaldu zen. Proiektu horretan CIDETEC Surface Engineering-ek eta energia eolikoaren sektorean erreferenteak diren enpresek parte hartzen dute, eta helburu hau du: osagai guztiek datuak eman ditzatela, eta datu horiek eredu digitaletan sartu ondoren, hutsegiteak, nekeak, narriadurak eta abar detektatzeko eta prebenitzeko ereduak sortzeko behar den informazioa eman dezatela. Eredu horiekin jarduteko eta mantentze-lanak egiteko (O&M) erabakiak hartzeko algoritmoak sortuko dira, eta, horrela, offshore parke eoliko flotagarrien bizitza baliagarria luzatu ahal izango da.

2022an, teknologia flotatzailea merkaturatzeko behin betiko jauzia egin zen, mundu osoan zehar parkeak egiteko eremuak adjudikatu baitzituzten. Parke horiek teknologia honen 30 GW-eraino instalatuta eduki nahi dituzte hurrengo hamarkadan. Estatuan, Espainiak 2030ean parke eoliko flotatzaileen 3 GW instalatzea du helburu. Hori aukera paregabea da Euskadiko hornidura-katearentzat, energia eoliko flotatzailearen arloan prototipo-mailan kokatuta baitago dagoeneko.

INTEGRIA proiektuan prototipo indibidualetan agertzen ez diren erronkak proposatzen dira; izan ere, teknologia denbora-tarte mugatu batean ondo dabilela frogatzetik parke baten bizitza baliagarri osoan lan egingo duela bermatzera igaro behar da. Jauzi teknologiko handia dago lehenengo prototipoaren bideragarritasun teknikoa frogatzeko prototipo horri gehiegizko garrantzia ematetik prototipo horren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeko bere diseinua optimizatu arte.

Gaur egun, offshore jardunerako eta mantentze-lanetarako era askotako ereduak eta tresnak daude eta arazo zehatzetarako konponbide zehatzak ematen dituzte. Eredu horiek bereziak izateaz gain, beste gabezia batzuk ere badituzte: ez dute benetako informaziorik hutsegite-tasei buruz, ez dute merkaturako orientazio egokirik eta ez dute ikuspegi integralik osagai kritikoei buruzko alderdi guztiak biltzeko, ezta parke baten jardunaren eta mantentze-lanen inguruko jarduerei buruzkoak biltzeko ere.

Laburbilduz, arazoari buruzko hurbilketa integralak falta dira, eredu bakar bat datuak aztertzeko eta erabakiak hartzeko gai izatea ahalbidetzen dutenak.

INTEGRIAk honela eman nahi die irtenbidea erronka horiei: itsasoan egindako jardunari buruzko datuekin entrenatutako datuetan (AA) oinarritutako ereduak lortuz; sentsorika integratuta duten trantsizio-piezak diseinatuz; adimen artifizialaren ereduak elikatzeko datu ugari bilduz, biltegiratuz eta prozesatuz; adimen artifizialaren ereduari esker benetako datuak monitorizatuz eta emaitzei aurrea hartuz; eta adimen artifizialean oinarritutako ereduak fisikan oinarritutako ereduekin elkartuz.

INTEGRIA aukera paregabea da Euskadirentzat, parte hartzen duten enpresen indarrak nabarmentzen baititu. Gainera, Euskadiko industria merkatuan modu bereizgarrian kokatzeko aukera emango duen elkarlana sustatzen da. Partzuergoa honako hauek osatzen dute: NAUTILUS Floating Solutions, proiektuaren koordinatzailea eta plataforma flotatzailearen garatzailea; ALERION, aerosorgailuen drone bidezko ikuskapenetako espezialista; COREMARINE, offshore sistemen monitorizazioan espezializatutako ingeniaritza; DITREL, plataforma flotagarrietarako konektore elektrikoen garatzailea; ERREKA, lotura hariztatu adimendunen fabrikatzailea; GLUAL, aerosorgailuaren pitch sistema hidraulikoaren fabrikatzailea; HINE, aerosorgailuaren pitch sistema hidraulikoaren fabrikatzailea; IBERMÁTICA, arreta datuen bilketan eta azterketan jartzen duen enpresa; INNOMAT (Mugape), gainazaleko estalduretan aditua; KERA-COAT, gainazaleko estaldura zeramikoetan aditua; LAULAGUN, paladun errodamenduaren eta orientazioko errodamenduaren fabrikatzailea; eta NAVACEL, trantsizioko piezen eta metalezko egitura handien fabrikatzailea.

Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 4 erakundek parte hartzen dute proiektuan. CEIT, CIDETEC Surface Engineering eta TECNALIA zentro teknologikoek eta ENERGIA KLUSTERREKO ELKARTEAk.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEk programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako proiektua.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube