11 | 10 | 2018

HARVEST proiektua abian da

Surface Engineering

HARVEST proiektua abian jarri zen Hezkuntza Kultura Helenikoko eta Lanbide Heziketako Nazioarteko Zentroan (“Stavros Niarchos” DIKEPPEE), 2018ko irailaren 26-27an, Ioannina-n (Grezia).

HARVEST proiektuak Europako Batzordeak finantzatutako 4 milioi €-ko aurrekontua du, 36 hilabete iraungo ditu, eta H2020 Programako MG-1.4-2017 deialdiaren barruan dago. Proiektuaren helburua da funtzio anitzeko eta TEGentzat prestatutako egiturazko konpositezko materialak garatzea aeronautikako sektorerako. Horretarako, HARVEST proiektuak punta-puntako teknologien potentzialtasuna areagotuko du, hauek garatuta: i) egiturazko konpositeak, karbono-zuntz hierarkikozko errefortzuz eta sorkuntza termoelektrikoa (TEG) eta berez konpontzeko gaitasuna duen 3R (repair, recycle and reprocess, hots, konpondu, birziklatu eta birprozesatu) polimero termoegonkordun epoxi matrize berritzaile batez osatuak, ii) TEG bidez era autonomoan dabiltzan sistema integratuak, egituren egoera online eta offline zaintzeko (SHM) balio dutenak, eta iii) hari bidezko eta haririk gabeko indar baxuko SHM datu-transmisioa eta meatzaritza-sistema. Material eta pieza adimendun berritzaile horiek sortzeko, berariaz garatutako produkzio-kate pilotuak erabiliko dira, ekoizpen-denbora eta kostua gutxitzea lortzeko.

Ioanninako Unibertsitateko Konposite eta Material Adimendunak (CSM) laborategiak koordinatuta, HARVEST proiektuak Europako sei herrialdetako 11 kide biltzen ditu: ezagutza eta esperientzia handiko industriak, ETEak eta unibertsitateak dira guztiak eta, besteak beste, arlo hauetan adituak: nanomaterialak eta tintak (CSM Lab, Grezia; NANOCYL-Belgika), TEGentzat prestatutako ehun-errefortzuak eta konpositeak (CSM Lab, Grezia; IVW, Alemania), eskala anitzeko modelaketa (Paduako Unibertsitatea, Italia), berez konpontzeko gaitasuna duten matrize termoegonkor adimendunak –3R teknologia– (CIDETEC, Espainia), egitura-osagaien garatzaileak eta ekoizleak (CARBURES, Espainia, B&T, Grezia, TELETEL, Grezia), eta aeronautikako kontsumo-industria (SONACA, Belgika).

Gai zehatzei dagokienez, espezifikazioei dagozkien lan-multzoaren arduraduna izango da CIDETEC, eta helburu bikoitza izango du: alde batetik, TEGentzat prestatutako konpositezko pieza biomimetiko eta hierarkikoak garatzeko ibilbide-orria zehaztea, eta, bestetik, hedapenari, ustiapenari eta komunikazioari lotutako jardueretan lan egitea.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube