16 | 09 | 2019

“Gainazaleko Saiakuntza Ez-suntsitzaileak Aeronautika Sektorerako osagai metalikoen fabrikazioan – Egiaztapena: NADCAP NDT” ikastaroa urriaren 30ean egingo da CIDETECen

Surface Engineering

Ikastaroa HEGAN – Basque Aerospace Clusterrak eta CIDETECekantolatu dute eta gehien erabiltzen diren gainazaleko saiakuntza ez-suntsitzaileak jorratuko ditu: Likido Sarkorrak eta Partikula Magnetikoak, industria aeronautikoak erabiltzen dituen teknika eta ekipamenduetan sakonduz. Prestakuntzan sartuta dago CIDETEC Surface Engineering-en instalazioetan egingo den erakustaldi praktikoa. Instalazioak NADCAPek egiaztatuta ditu saiakuntza horiek egiteko. Langileak trebatzeko NADCAP eskakizunak, likido sarkorren bidezko ikuskapena eta partikula magnetikoen bidezko ikuskapena ere jorratuko dira. Prestakuntza Jorge Rodríguezen kontura izango da. Jorge Rodríguez zientzia kimikoetan doktorea da UPV-EHUtik eta CIDETEC Surface Engineeringeko Industria Aeroespazialerako egungo Negozio Garatzailea.

Saiakuntza ez-suntsitzaileak osagai aeronautikoen produkzio-prozesuko funtsezko zatia dira.  Horiek behar bezala egikaritzea operadorearen prestakuntzaren eta esperientziaren baitan dago hein handi batean eta, horregatik, behar bezala burutzeko xedez NADCAPek egiaztatzeko premia berezkoa duten prozesu bereziak deiturikoen artean sartzen dira.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube