07 | 06 | 2023

Filament Winding teknikarako ekipamendu berri bat hidrogeno-aplikazioetarako

NanomedicinaSurface Engineering

CIDETEC Surface Engineering-ek ekipamendu bat erosi du hidrogenoa biltegiratzeko tanga jasangarriak eta birziklagarriak garatzeko, 3R teknologian oinarrituta

 

CIDETEC Surface Engineering-ek Filament Winding teknikarako ekipamendu berri bat gehitu dio material konposatuak fabrikatzeko dituen prozesu sortari. Horri esker, hidrogenoa biltegiratzeko tanga arinen (IV motakoak) belaunaldi berri bat garatu ahalko du. Halaber, CIDETEC-ek garatutako 3R epoxi erretxina (patentatutako 3R teknologia) erabilita sortuko direnez, tanga horiek birziklagarriak izango dira eta, beraz, jasangarriagoak.

Horrela, CIDETEC Surface Engineering-ek indartu egingo du garraioa deskarbonizatzeko erregai jasangarri gisa hidrogenoa erabiltzearen alde egin duen apustua eta hori lortzeko duen ahalmena. Gaur egun, HAZITEK EcoH2Mov «Hidrogenoa biltegiratzeko goi-mailako ezaugarriak dituzten tanga arin eta jasangarri berriak» proiektuan parte hartzen du CIDETECek. Proiektu hori 2023ko uztailean hasi da, eta beste sei enpresek hartzen dute parte bertan: Protec Arisawa, Mariskone, Rotobasque, Argolabe, Electroquímica Hernani eta Innovation Tree. Proiektu horren baitan, CIDETECek garatutako 3R teknologian oinarritutako hidrogenoa biltegiratzeko tanga birziklagarri baten lehen prototipoa baliozkotuta (laborategi mailan) egotea espero da 2024ko abendurako.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube