23 | 11 | 2017

Eurosurfas topaketaren 26. edizioan izan da CIDETEC

Surface Engineering

Eurosurfas topaketaren 2017ko edizioa Bartzelonan ospatu da, urriaren 2tik 6ra. Topaguneak 2.000 m2 baino gehiago bete ditu, eta 62 erakusle izan ditu; guztira, 593 produktu eta 43 nobedade aurkeztu dira bertan, eta gainazalen tratamenduaren sektoreak bizi duen goraldia erakusteko balio izan du.

Fira de Barcelona erakundeak antolatu du Eurosurfas, Gainazalen Tratamenduaren Nazioarteko Topaketa. Ekitaldiaren 26. edizioak erakutsi du ezen gainazal funtzional berriak errealitate bat direla dagoeneko, eta sektoreak berrikuntzaren aldeko apustu garbia egin duela. Aurkeztu diren nobedadeen artean, hauek nabarmendu daitezke: gainazal funtzionalak (marruskadura ultratxikiko gainazalak, fungizidak, bakterizidak eta anti-fouling deritzenak), korrosioaren aurkako estaldura babesleak eta REACH araudiaren gaur egungo egoera.

CIDETECen parte-hartzea José Antonio Diezen esku egon da, txosten honen bidez: “Propietate tribologikoak eta korrosioaren aurkakoak dituzten estaldura elektrokimiko ekojasangarriak”. Txosten hori AIAS elkarteak (Asociación de Industrias de Acabados de Superficies; Gainazalen Akaberetako Industrien Elkartea) antolatutako “Retos y perspectivas en el tratamiento de superficies. Hacia un futuro más sostenible”izeneko jardunaldiaren barruan aurkeztu da.

Eurosurfas 2017 topaketak jarduera-egitarau garrantzitsu bat izan du, sektoreko elkarte nagusiek bultzatua, eta harreman komertzialak sustatu ditu Networking Activities ekintzen bidez, negozio-aukera berriak sortu nahian erakusleentzat eta bisitari profesionalentzat.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube