26 | 11 | 2019

Europako AMANECO proiektua abian jartzeko hasierako bilera egin da

Surface Engineering

AMANECO (ASSESSMENT OF ADDITIVE MANUFACTURING LIMITS FOR ECO-DESIGN OPTIMIZATION IN HEAT EXCHANGERS) proiektua martxan jartzeko bilera iragan urriaren 24an egin zen, Gipuzkoako Ordizia udalerrian, Lortek proiektu-koordinatzaileak han baititu bere instalazioak. Mª Belén García eta Jaime Ochoa izan ziren CIDETEC Surface Engineering-en ordezkari bileran.

AMANECO proiektua Clean Sky 2 programaren barruan kokatzen da.  Clean Sky 2 Horizon 2020 Europako programaren funtsez hornituta dago, eta Europako industria aeronautikoaren lankidetza, lehiakortasuna eta lidergo globala indartzen laguntzen du.

Proiektuak 1,5 milioi euroko aurrekontua eta 36 hilabeteko iraupena du. Helburu nagusia bero-trukagailuak sortzeko fabrikazio gehigarriko prozesua optimizatzea da, eta, bereziki, SLM prozesuen bidez geruza finak elkarren segidan fabrikatzeko ahalmenaz baliatzea, horma-lodiera fina eta gainazalean akabera ona duten bero-trukagailuak sortu ahal izateko. Zehazkiago, horma finen errendimendu aerotermikoa eta mekanikoa ikertu nahi du proiektuak, eta bero-trukagailuaren diseinuan horiek iragarri, hala, diseinu-prozesua modu ekologikoan optimizatzeko, teknologiaren mugak zein diren jakin ondoren. Jakin beharreko faktore erabakigarriena honako hau izango da: nola fabrikatu behar diren egitura konplexuak dituzten horma finak, propietate mekaniko onak mantendu eta gainazalean izurdura egokia izango dutenak.

AMANECOren helburu teknikoak lortuta, bero-trukagailuen eraginkortasuna handitu ahal izango da, eta fabrikatzeko kostua, merkaturatzeko denbora, materialen alferrikako galera eta sortutako hondakinak murriztu ahal izango dira.

AMANECO proiektuaren barruan, AlSi7Mg0.6 eta INCO718 erabiliz fabrikazio gehigarrian egindako horma finen eta kurbatuen gainazalen kalitatea hobetzeko postprozesatze-metodo kimikoa garatzea eta ezartzea da CIDETECen eginkizun nagusia. CIDETECek, gainera, gainazalaren propietateak ebaluatzeko eta porositatea ezaugarritzeko esku hartzen du.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube