20 | 03 | 2019

ECO-PROTECT (Eurostars-Eureka) proiektuaren segimendu-bilera egin da RESCOLLen

Surface Engineering

ECO-PROTECT “Ingurumenerako jasangarri diren tratamenduen garapena aluminiozko piezak babesteko, industria aeroespazialean”  proiektuaren segimendua egiteko bilera RESCOLLen instalazioetan egin zen martxoaren 7an.

ECO-PROTECT proiektuak, Eurostars-2 deialdian onartutakoa baita, helburutzat du Cr(VI) gabeko tratamenduak garatu eta karakterizatzea, industria aeroespazialean erabilitako aluminio-aleazioak babesteko. Tratamendu alternatibo horiek barne dute aurretratamendua, zeina funtsezkoa den alternatiba horiek erabiltzeko.        

Geometria eta aplikazio desberdinak estaltzeko soluzio bakarra ez dagoenez gero, bi estaldura garatu eta balidatzea proposatzen da: Alde batetik lodiera txikiko estaldura organikoa, geometria konplexuak babesteko; eta beste alde batetik, inprimazio organiko bat, kromorik gabea, esprai bidez emana tamaina handiko piezak estaltzeko. Bi aukerek bete egin beharko dituzte eskakizun aeroespazialak, batez ere kanpoan erabiltzekoak badira.

Proiektua FINITEC ELECTRÓLISIS (Madril) enpresak gidatzen du eta enpresa hauen partaidetza du, CHEMPLATE MATERIALS (Bartzelona), RESCOLL (Frantzia) eta STILZ-CHIMIE (Frantzia), eta horrez gain, CTME (Miranda de Ebro) eta CIDETEC (Donostia) ditu azpikontratatuta. Proiektuak, CDTI-k Espainian (Interempresas Internacional deialdia) eta BPI-k Frantzian finantziatua baita, 1 506 880€-ko aurrekontua du eta 30 hilabete irauten du.

Informazio gehiago: https://www.eurostars-eureka.eu/project/id/11890

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube