09 | 07 | 2019

CIDETECen presentzia aktiboa BECen egin den Subcontratación19 azokan

Surface Engineering

CIDETEC Surface Engineering 2019ko Azpikontratazio Azokan izan zen Bilbao Exhibition Centren ekainaren 4, 5 eta 6an eta parte hartze nabarmena izan zuen. Azpikontratazio Azoka da industriarako fabrikazio-prozesuei eta hornikuntzari buruz Euskadin egiten den nazioarteko topaketarik handiena.

Gune berean zazpi azoka batzen direnez, azoka hau dugu Espainian Smart Manufacturing arloari eskaintzen zaion topagunerik handiena, Azpikontratazioa, Addit3d, Industry Tools by Ferroforma, BeDIGITAL, Maintenance, Pumps & Valves eta Fitmaq batera egin baitira.

CIDETECen standetik hainbat enpresetako ordezkariak igaro ziren eta zentroaren jardueraz interesatu ziren; horri esker, bezero berriekin lankidetzak izateko aukera dago eta ohiko bezeroekin loturak indartzekoa ere bai. Nabarmendu beharra dago Markel Olano ahaldun nagusia eta Ainhoa Aizpurua, sustapen ekonomikoaren arlokoa ere han izan zirela eta fabrikazio gehigarriko prozesatze ondorenarekin zerikusia zuen jardueraz interesatu ziren.

Reach Jardunaldiaren antolaketa

AIASen lankidetzarekin, CIDETECek 5ean dibulgazio-jardunaldi bat antolatu zuen REACH araudiari buruz; 40 profesional baino gehiago bertaratu ziren eta oso gustura geratu ziren ponentzien maila altuarekin.

Prozesatu ondorenari buruzko ponentzia ADDIT3Dn

CIDETEC Surface Engineering-en ordezkaria Belén García izan zen eta ADDIT3D biltzarrean hitzaldi bat eman zuen, “Ahuts-ohantzeko fusio bidezko fabrikazio-teknika gehigarriekin lortutako metalezko piezen azaleko akaberetako metodoen garapena”, eta interes handiz jarraitu zuten bertaratuek.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube