CIDETEC Surface Engineeringen instalazioetan batzartu zen, azaroaren 22an, HAZITEK R-COMPOSITES 4.0. proiektuko partzuergoa.Hau da asmo handiko proiektu horren helburua: konposite termoegonkor birziklagarriak, birprozesagarriak eta konpongarriak (BIRBIRKON) ekoizteko teknologia berriak garatzea eta ezartzea, fabrikazio aurreratuko estrategia bati jarraikiz.
MARISKONE enpresa du gidari partzuergoak, non beste hauek ere hartzen baitute parte: FIBER PROFIL, LOIRE SAFE, FIBERTECNIC, MAIER, DIVERSIUS, SARIKI, SEGULA eta INKOA.Horiez gain, ZTBESko zenbait eragilek ere hartzen dute parte proiektuan, partzuergoko enpresei laguntzen:CIDETEC, IK4-TEKNIKER eta MAIER TECHNOLOGY CENTRE (MTC).
Proiektuaren martxa (2. helmugan dago egun) eta aurten lortutako garapenak izan dituzte aztergai bileran.