03 | 12 | 2018

CIDETECen batzartu zen Hazitek FUNCIONA 4 partzuergoa

Surface Engineering

Cidetec Surface Engineeringen instalazioetan batzartu zen, azaroaren 29an, Hazitek FUNCIONA 4-ren “Teknologia moldakor eta balioaniztunen bidez funtzionalitate pertsonalizatua duten produktuak” proiektuaren partzuergoa. ORBEA da proiektuaren burua, eta SPRIk finantzatzen du, HAZITEK programaren bidez; aurrekontua, berriz, 6,5 milioi eurokoa du (hiru urterakoa). Proiektua 2018ko abenduan amaituko da.

Proiektuaren alderdirik esanguratsuenak aztertu zituzten bileran; bestalde, emaitzen balorazioa egin zen (oso ona), eta partaide diren enpresen arteko bateragarritasuna eta sinergia azpimarratu. Bilera amaitu ondoren, Cidetec Surface Engineeringen instalazioak ikustera joan ziren partzuergoko kideak.

Cidetec-en talde teknikoak eskerrak eman zizkien partzuergoko kide guztiei (MAIER, MUGAPE, IRURENA, CIKAUTXO, ABB NIESSEN eta AMPOri eta, batez ere, buru den ORBEAri) proiektuaren garapenean erakutsi duten proaktibotasunagatik eta argi erakustegatik ZTBESeko enpresa eta zentroen indarrak batuta ondo eta eraginkorki lortzen direla helburuak.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube