16 | 05 | 2019

CIDETECek Advanced Factories azokan parte hartu du

Surface Engineering

Joan den apirilean, CIDETEC Bartzelonako Advanced Factories azokan egon zen, fabrikazio aditiboaren bidez ekoiztutako azalen post-tratamenduaren erronkak eta aukerak aurkezten. Enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago azoka, automatizazioaren ezarpenetik eta prozesuen digitalizaziotik 4.0 industriaren barne dauden teknologiekin erabateko integrazioraino.

Orain arte, industriak bere ahalegin guztiak bildu ditu fabrikazio aditiboaren bi lehenengo urratsetan, hau da, diseinuan eta fabrikazioan, baina post-tratamenduaren fasean ez da antzeko aurrerapenik egin. Fabrikazio aditiboaren bidez lortutako piezen ehuneko altu bati euskarriak kendu behar zaizkio edo azal-zimurtasuna nabarmen kendu. Gaur egun industrian erabiltzen diren soluzioek eskuzko eragiketa gehiegi behar dituzte edo gastu handia dakarte, eta gehienetan, piezaren amaierako kostuaren erdia da hori.

Cidetec-ek fabrikazio aditiboaren alde egin duen apustu honen adierazle da Addimat-ekin (Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkartea) bat egin izana eta sektoreko foru espezializatuetan (Advances Factories eta Addit3D, besteak beste) parte hartzea.

Horrek guztiak Cidetec-ek fabrikazio aditiboaren post-tratamenduaren eremuan duen kokapena sendotzen du. Izan ere, eremu horretan daukan lidergoa irmotu nahi du Cidetec-ek, sektorean garatutako ekimen nagusietan agertuz eta parte hartuz.

Ildo horretatik, 2019ko azaroaren 6an eta 7an Cidetec Surface Engineering-ek PostAdditive 2019 kongresua antolatuko du Donostian. Bertan, fabrikazio aditiboaren bidez ekoiztutako materialen post-tratamenduarekin lotutako teknologien aurrerapen berrienak eta aukera industrialak aurkeztuko dira.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu ondorengo estekan eta Interempresas Fabricación Aditiva aldizkarian duela gutxi argitaratu genuen testua irakurri ahalko duzu.

https://www.interempresas.net/Fabricacion-aditiva/Articulos/244884-Posprocesado-de-componentes-metalicos-producidos-por-tecnologias-de-fabricacion-aditiva.html

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube