29 | 07 | 2024

CIDETEC Surface Engineering-en RESINSURF proiektuak aukera jasangarriak eskainiko dizkio gainazal-tratamenduen industriari

REACH araudiak ezarritako mugek sektorearen jarduera nabarmen murriztea ekarri dute.

Proiektuak gizakien osasunerako eta ingurumenerako oso toxikoa den kromo hexabalenterik gabeko hainbat metodo proposatzen ditu.

Prestakuntzak egingo dira proposamen berriak Espainiako, Portugalgo eta Frantziako tokiko industrian ezartzeko, sektorea gaitzeko helburuarekin.

RESINSURF proiektua INTERREG SUDOE programaren barruan dago eta CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatzen du. Kromo hexabalenterik (Cr (VI)) gabeko gainazaleko tratamenduak garatzea du xede. Tratamendu hori hainbat industriatan erabiltzen da, hala nola, metalen galbanizazioan, pigmentuen ekoizpenean eta larrua ontzen. Konposatu oso toxikoa eta kartzinogenoa da, eta kaltegarria da bai giza osasunerako bai ingurumenerako. Horregatik, EBk erabiltzea debekatu zuen 2017ko irailean REACH erregelamenduan oinarrituta, eta aldi baterako luzapena ezarri zuen 2024rainoko erabilera mugatuarekin. Hori dela eta, premiazkoa da beste aukera batzuk aurkitzea sektorean diharduen industria ez desagertzeko; izan ere, azken urteotan, aipatutako erregulazioak indarrean ez dituzten EBtik kanpoko herrialdeetara joan da jardueraren zati bat.

RESINSURFek, teknologia jasangarri alternatiboak ezarriz, lehentasuna emango die ezagutzen transferentziari eta profesionalen prestakuntzari, mintegi, tailer eta jardunaldi irekien bidez. Horrela, SUDOE lurraldeko profesionalak eta enpresak gaituko dira, eskualdeko lan-okupazioa mantentzen lagunduz.

Proiektuan sektoreko hainbat enpresak hartzen dute parte, hala nola Titania (Espainia), Prifer (Portugal) edo Chrome Dur Industriel (Frantzia) enpresek, eta horiekin jarriko dira praktikan RESINSURFek eskaintzen dituen soluzioak. Aldi berean, politikariekin elkarlanean aritzea aurreikusten da, gainazalen akaberen industriarako trantsizioa erraztuko duten politikak sustatzeko.

Ia 2 milioi euroko aurrekontuarekin finantzatutako proiektu honek SUDOE lurraldeko beste erakunde batzuen partaidetza ere badu, hala nola Ineosurf, Universidade de Aveiro, Université de Pau et des Pays de l ‘Adour, Smallmatek eta Gainazalen Akaberen Industrien Elkartearena (GAIE).

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube