31 | 05 | 2018

CIDETEC Surface Engineering-en instalazioak bisitatu ditu Faraday Technologyk

Surface Engineering

Timothy Hall doktorea, Faraday Technology enpresa estatubatuarreko ikertzailea, CIDETEC Surface Engineering-en instalazio berriak ikusten izan zen maiatzaren 21ean. Hall doktorea korronte-pultsuen aplikazioan oinarritutako prozesu elektrokimiko berriak garatzen aditua da, eta “Electrochemical Engineering and Techniques in Pulse ElectroProcessing” izeneko hitzaldia eman zuen, non Faraday Technologyren arrakasta-kasu batzuk aipatu zituen, hala nola metal, aleazio eta konposite batzuen estalketa galvanikoa eta balio teknologiko handiko materialen korronte-pultsu bidezko elektroleunketa. Hitzaldiaren ondoren, CIDETEC Surface Engineering-en instalazio berrietan izan zen, eta I+G+b proiektuak elkarrekin garatzeko aukerak aztertu zituzten.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube