11 | 04 | 2024

CIDETEC Surface Engineering-ek demostradore bat instalatu du hurrengo urratsa egiteko CUIDETEC proiektuan

Surface Engineering

Proiektuaren baitan sortutako sistemaren helburua da detektatzea korrosioak petrolio- eta gas-instalazioetan eragiten dituen akatsak.

CIDETECeko Gainazalen Ingeniaritzako instalazioetara iritsi dira CUIDETEC proiektuaren (korrosioa detektatzea eta aurreikustea isolamendu azpiko altzairuzko hodietan) partzuergoko kideek diseinatu duten hodien demostradorea konfiguratzeko osagaiak. Proiektuak prozedura bat sortu nahi du petrolio- eta gas-instalazioen mantentze-lanetarako, sistema automatizatu batean oinarritua eta hardware- eta software-tresnak erabilita, isolamendu azpiko korrosioak (CUI) kalteturiko ekipoen eta hoditeriaren osotasuna kudeatzeko. Sistema sortu da korrosioak sortutako akatsak detektatzeko, lokalizatzeko eta kuantifikatzeko. Demostradorea instalatu da CIDETEC Surface Engineering-en eraikinaren terrazan. Isolamendu termikoa instalatu aurretik,

akats artifizialak eragin ziren hoditerian, isolamendu azpiko korrosioa (CUI) simulatzeko. Helburua da ziklo termikoen pean jartzea demostradorea, petrolio eta gasaren sektoreko oliobide baten baldintzak simulatzeko gutxienez urtebeteko epean.

Korrosioagatiko akatsak detektatzeko probak egin dira Teknika Ez Suntsitzaileen bidez, erabilita korronte pultsatuko transduktore bat eta transduktore akustiko elektromagnetiko bat. Bi transduktoreak konbinatzeak aukera ematen du isolamenduaren azpian neurtzeko, isolamendu azpiko korrosioaren (CUI) akatsen dimentsioak baloratzeko eta hormaren lodiera mapatzeko detektaturiko eremuen gainean.

CUIDETEC nazioarteko proiektuan parte hartzen dute: Innerspec Technologies UK, Helmholtz-Zentrum Hereon GmbH, Nuromedia GmbH, Robolan Robotic Engineering, Design Business and Verification Services (DBV) eta CIDETEC Surface Engineering.

Proiektu hau finantzatzen dute Europar Batasuneko Eurostars-3 programa bateratuak (CDTIren kofinantzaketarekin) eta Horizon Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programak. Proiektua gauzatzeko epea hasi zen 2023ko urtarrilean eta amaituko da 2024ko abenduan.

Joan den otsailean proiektuaren jarraipen-bilera egin zen, CIDETEC Surface Engineering-ek antolatua.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube