19 | 10 | 2023

CIDETEC Surface Engineering-ek bere ekipamendua indartu du RF-GDOES ekipo bat erosita

NanomedicinaSurface Engineering

Hidrogenoa garraiatu, banatu eta biltegiratzeko balioko du.

Deskarga luminiszenteko lanpara bidezko emisio optikoko espektroskopia-ekipo berri horrek aukera ematen du beren izaera eta/edo lodiera dela eta beste teknika batzuekin aztertu ezin diren geruza anitzeko estalduren eta/edo material eroaleen, ez-eroaleen eta balio erantsi handiko hibridoen oinarrizko konposizioa eta lodiera zehazteko.

RF-GDOES (Glow Discharge Optical Emission Spectroscopy) karakterizazio-ekipoak CIDETECen garatzen diren askotariko estaldurei, gainazal-tratamenduei eta bateriei buruzko ezagutza berriak sortzen lagunduko du, bai eta Espainiako eta Europako industriaren erronka zientifiko eta teknologiko nagusiei erantzuten ere.Ekipo horren abantaila nagusien artean, geruza bakarreko nahiz anitzeko estaldura askoren —metalikoak, organikoak, zeramikoak eta konpositeak— oinarrizko konposizioko profilak zehaztasun eta bereizmen handiz egiteko aukera nabarmentzen da; izan ere, beste teknika batzuekin hauteman ezin diren elementuak ere azter daitezke, hala nola H eta B. Horri esker, CIDETEC Surface Engineeringek goi-mailako ezagutza zientifikoa sortu ahal izango du, eta bere ikerketetan aurrera egin.

WCIDETEC Surface Engineeringen egiten diren proiektuetatik, hidrogenoa erregai gisa garraiatzeari, banatzeari eta biltegiratzeari lotutako proiektuetan izango da lagungarri GDOES karakterizazio-ekipoa, proiektu horietan funtsezkoa baita estalduretan/materialetan hidrogenoa detektatzea.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube