05 | 12 | 2018

CIDETEC, kontrol-teknika analitikoei buruzko lantegi baten egoitza

Surface Engineering

Azaroaren 22an egin zen, CIDETECen, “Bainuak eta gehigarriak kontrolatzeko teknika analitikoak” mintegia. Analisi eta laborategi-ekipotan aditua den GOMENSORO konpainiak antolatu zuen lantegia, non gai industrialak jorratu baitziren batik bat.Duela gutxi CIDETECek erosi duen ICPOES SpectroBlue TI ekipoaren aurkezpena egin zen jardunaldian.

Teknika horren abantaila analitiko nabarmenen berri jakin nahi zuten enpresa askotako ordezkariak izan ziren mintegian. Bereizmen handia, sendotasuna eta analisi-kalitatea dira abantaila horietako batzuk.Horrez gain, analisi-prozesuaren funtsezko etapa den lagin-prestaketaren kontzeptua sakonago jorratzeko aukera ere egon zen.Bertaratutako enpresek lagatako zenbait lagin in situ aztertu ziren mintegian, eta ekipoaren zenbait alderdi teknikori buruz eztabaidatu, batez ere bainuak, gehigarriak eta/edo lagin solidoak aztertzeko potentzial izugarria duen analisi-teknika horri buruz.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube