CIDETEC sektore aeroespazialean erreferentziazkoa den nazioarteko 9. AIRTEC azokan izango da, Frankfurten egingo dena 2014ko urriaren 28tik 30era.
Sektore aeroespazialaren AIRTEC azokan, sektoreko hornidura-kate osoa erakusten da, diseinutik bizitza-zikloaren baitako aholkularitzaraino, tartean ingeniaritza, saiakerak, ekoizpena, erremintak, osagaiak, elektronika, sentsorika eta abar jasota.
Teknologia, berrikuntza eta joera berrietara bideratuta dago azoka, eta industria aeroespazialaren hornitzaileen ikuspegi osatua eskaintzen du. Erakusketariei aukera bikaina eskaintzen zaie beraien gaitasunak, eskumenak eta ezagutza teknikoak aurkezteko, eta ekipo originaleko fabrikatzaileei (OEM) eta sistemen hornitzaileei konponbide teknologiko eta ekonomiko berrien bilaketan laguntzen die.
Gure standera hurbiltzen diren bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte gure gaitasunak, hala nola arlo ezberdinetako azken garapenak:
Hori guztia CIDETEC-ek arlo horietan dauzkan instalazio eta ekipamenduen ikus-aurkezpen baten bidez ezagutu ahalko da. Era berean, aplikazio berritzaileak erakutsiko ditugu hainbat prototipo eta erakustaldien bitartez.
11.0. pabilioian, F19 standean, izango gaituzu zain. Nahi izanez gero, aurretiko hitzordua ezar dezakezu Javier Goñirekin (jgoni@cidetec.es) harremanetan jarrita.