24 | 04 | 2019

Apirilak 24: Korrosioaren inguruko Kontzientziazioaren Eguna

Surface Engineering

Apirilaren 24an ospatzen da mundu osoan Corrosion Awareness Day eguna, biztanleria ekonomian eta segurtasunean eragin izugarria duen alderdi honi buruz kontzientziatzeko helburuarekin. Arazo honek duen garrantzia irudikatu ahal izateko aski da esatea korrosioak urtero 2,5 bilioi dolarretik gorako galerak eragiten dituela mundu osoan, NACE-ren datuen arabera. Hau da, segundo gutxi oro 5 tona altzairu disolbatzen dira edo, gauza bera dena, batez besteko pisua duten 4 kotxe inguru.

Naturan, metalak egoera oxidatuan aurkitzen dira nagusiki, oxido edo sulfuro mineralen moduan. Mineraletan oinarritutako metalen prestaketarako energia handia behar da mineralak metal puru bilakatu ahal izateko eta, horren ondorioz, mineral horien joera termodinamikoa modu espontaneoan beren egoera naturalera itzultzea da: korroitu egiten dira.

Salbuespenak salbuespen, metalen korrosioaren arrazoia izaten da metalaren eta haren ingurunean dagoen agente oxidatzaile baten arteko oxidazio-erredukzio (redox) erreakzio atzeraezina. Beraz, korrosioa honela defini genezake: eragile kimiko anitzek metal baten gainazala erasotzea ahalbidetzen duten fenomeno fisiko-kimikoen multzoa. Oro har, prozesu natural eta espontaneoa izaten da eta haren zuzeneko eta zeharkako ondorioek milioika pertsonei eragiten diete, hainbat objektu eta ekipamenduren bizitza erabilgarria mugatzeaz gain.

Beraz, korrosioaren kontrola eta prebentzioa, gainazal teknologiarekin batera, oso garrantzitsuak dira teknologian oinarritutako gizarte batentzat. Gaur egun dugun erronka nagusietako bat irtenbide berritzaileak aurkitzea da, ez bakarrik korrosioa ekiditeko, baizik eta korrosioaren alderdi positiboari onura ateratzeko ere.

CIDETEC-etik korrosioak dakarrenaren inguruko kontzientzia piztearen aldeko apustua egin dugu eta egun honetarako antolatutako ekimenekin bat egin dugu. Ildo horretatik, datorren ekainaren 19an CIDETEC Surface Engineering-en instalazioetan burutuko da, GOMENSORO-METROHM-ekin lankidetzan, “Korrosioaren karakterizazio eta ebaluaziorako metodo elektrokimikoak” mintegia..

 

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube