31 | 10 | 2018

AIASen bisita instituzionala CIDETECen

Surface Engineering

Urriaren 25ean, AIASekoak CIDETEC SurfaceEngineering-en instalazio berrietan izan ziren bisitan. Josep M. Simó, AIASeko presidentea, Alicia Bosch, Centre Metal·lúrgiceko presidentea, eta Elvira Martín, AIASeko idazkari exekutiboa, etorri ziren.

AIAS Gainazalen Akaberen Industrien Elkarteak (Sabadell-en du egoitza, Bartzelonan) metalezko eta plastikozko tratamenduen eta estalduren sektoreko enpresak biltzen ditu, 1982az geroztik. Enpresak, fabrikatzaileak, banatzaileak, aholkularitza-enpresak, ingurumen-kudeatzaileak, software-hornitzaileak eta zentro teknologikoak ere badaude AIASen.

Instalazio berriak bisitatu eta gero, Espainiako gainazalen tratamenduaren sektoreari lotutako gaur egungo eta etorkizuneko alderdiak aztertu zituzten, eta bi erakundeek beren arteko harremana sendotu zuten, sektoreko enpresen posizionamendua hobetuko duten zenbait ekimen elkarrekin gauzatzeko, Europako jarraibideekin eta 4.0 industriak ezarritako erronka berriekin bat etorriz.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube