Cervera sarearen proiektuak detektagarritasun txikiko azalerak ere garatuko ditu
CIDETEC Surface Engineering SURFERA_DEF Cervera Bikaintasun Sarearen proiektu berri batean parte hartzen ari da. Joan den martxoaren 3an, proiektua abiarazteko bilera egin zuen AINen (Nafarroako Industriaren Elkartea). CDTIk finantzatuta, SURFERA_DEF Segurtasunerako eta Defentsarako Industria eta Teknologia Planean sartuta dago, Material Aurreratuen lehentasunezko arloan.
Partzuergoak, AIN eta CIDETEC Surface Engineeringez gain, TEKNIKER, IDONIAL, CTME eta AIMENen partaidetza du. Cervera Bikaintasun Sareen esparruan partzuergo honentzat egin den hirugarren proiektua da, eta erreferente gisa finkatu da Gainazalen Teknologien eta material berrien garapenaren esparruan.
SURFERA_DEF proiektuak helburu teknikoak planteatzen ditu, muturreko tenperaturetan jarduteko gai diren eta suarekiko erresistentzia handia duten materialak eta gainazaleko tratamenduak garatzeko, bai eta kamuflaje estatiko eta dinamikorako detektagarritasun txikiko gainazalak garatzeko ere. Era berean, proiektuak aukera emango dio partzuergoari teknologietan, saiakuntza- eta baliozkotze-metodoetan gaitasun berriak eskuratzeko, bai segurtasunaren eta defentsaren esparrura bai sektore zibilera bideratuta.