01 | 03 | 2023

Elektronika funtzional jasangarriagoa, CIDETEC Surface Engineering-en proiektu berria

Surface Engineering

Elektronika inprimatuaren industria eraldatuko du REFORMek, ingurumenaren ikuspegitik jasangarria izan dadin.

 

Azken hamarkadetako aurrerapen teknologikoei esker, ekoizten dugun ia guztiaren parte bihurtu da elektronika. Baina bigarren mailan utzi da behin gailu horien bizitza erabilgarria amaitutakoan haiekin gertatzen dena, kontuan hartu gabe kudeaketa zaileko hondakinak sortzen direla. CIDETEC Surface Engineeringek koordinatuta, arazo horri irtenbidea eman nahi dio Europako REFORM proiektuak (pRinted Electronics FOR the circular econoMy), eta industria bideratu eredu jasangarrietara, diseinu ekologikoaren bidez eta ingurumena gehiago errespetatzen duten materialak erabiliz.

Fabrikazio eredu elektroniko jasangarriak garatuko ditu proiektuak, eta zehazkiago, itsasgarri bioderibatuak, tinta eroale erabat organikoak, eta neurri handiagoan berreskura daitezkeen substratu malguak garatuko ditu. Industriak gidatutako sistema elektroniko funtzionaletan integratuko dira garapen horiek, adostasun proba berritzaileen eta materialak berreskuratzeko metodoen babesarekin. Horrela, ikuspegi holistikotik hartuko dira ekoizpen katearen parte guztiak, funtsezko aldaketak egingo dira teknologian –industriaren errealitatearekin bat etorriz–, eta jasangarritasunean eragin zuzena duten prototipoak ekoitziko dira.

Europako zortzi herrialdetako 12 bazkide ditu REFORMek, eta ia 5 milioi euroko aurrekontua du. CIDETEC Surface Engineeringeko Yolanda Alesanco ikertzailea du buru proiektuak, eta aipatzekoa da Europako beste hainbat proiektu handiren buru izan dela CIDETEC lehenagotik ere. Elektronika funtzional ekologikoko berrikuntzan Europak lidergo globala izatea lortu nahi du REFORMek, haren kideen esperientzia berdingabea eta osagarria konbinatuz. Horrela, Europaren lehiakortasuna hobetu eta Europako Itun Berdearen asmo handiko helburuak betetzen lagunduko da.


Hiru urte eta erdiko iraupena izango du REFORM proiektuak, eta, denbora horretan, hiru erakusle jasangarri eraikiko ditu: logistika adimenduneko etiketa bat, hari gabeko sentsore integratu bat eta mikrosuperkondentsadore bat. Horrela, 2-3tik 5era igoko du teknologiaren heldutasun maila.

Erlazionatutako berriak

Logo Cidetec

© 2024 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • icono linkedin
  • icono youtube